Zenbat gauza gertatzen diren itsasoari begira. Kadira hor dago, hutsa. Untsa, baina ez du nehor atxikitzen ahal. Itzal bat ageri, ezin da nehor gainean eseri. Eri balego bezala.
Berehala gaizki sentitzen da, ez du nehork gainean jarri nahi. Bai, horregatik dago eri. Igeri egin nahi du, olatuak lehertzen dira bere aintzinean eta bera ere lehertua da, egun ainitz pasa dituelako itsasoari begira. Dizdira galdu du, gainean nehor ez duela. Bestela ere negarrez ari da kadira, baina bere malkoak nehork ez ditu ikusten. Zapuzten ari dira bere egunak eta itsasoak lasai egoteko esan dio, nehor agertuko dela.
Azkenean agertu da Nehor eta gainean jarri da, lasaitasun bat ekarri dio kadirari. Kantari hasi da kadira eta kantu batzuk egin ditu Nehor-ekin. Orain Nehor hasi da kantuak egiten; olatuen kontra. Badakielako kadira asko daudela norbaiten beha, bisitaren zai, senideak eseri eta presoei hitz egiten hasteko.
Kartzeletan dauden Euskal preso guzientzat, Nehor