Euskararen
jatorriaren 3. biltzarra, Iruña Oka 2008-5-17.
Euskararen
jatorriaren 3. biltzarra Iruña Oka (bloga)

Bittor Kapanaga Josu Naberan Jesus Segurola Imanol Mujika

Felix Zubiaga Antonio Arnaiz Urtzi Ihitza
Naberan
|
Berba horren –r leuna denez, uru, utu edo horrelako sustrairen batetik etor daiteke. Hipotesi gisa, *u(r)u-an, *u(r)u-en planteatzen dut, “uru edo uranotik –urtzitik- datorrena” esanahiarekin. |
Kapanaga |
*ur oinarrizko erroetako bat da, izatasuna adierazten duena |
Segurola |
Errekako ura goitik beera indartsu danean, aitz eta arri artean, “uu” edo “ulu” gogor jotzen du. Urak sortzen duen “uuu” ontatik jasotzen degu “u” sustarra. Uraren “u” sutar oneri, “r” sustarra ezartzen badiogu, “r” sustar hau, “u” izkiaz jabetzen da. Ur = U-dun |
Zubiaga |
Erra/ur dator hizkunez, sortzailea eta
sorkaria bezala, edo arketipoa eta analogizatua. Goietako uinen multsoa Errak
euri biurtzen zuela uste zan. |
Ihitza |
LURrean URa dago. URetan URa dago. EgURatsean URa dago. SUtan U(R) dago, beraz SUak (SURya, SiRius, SiRio, SiRia, egUzki…) r eskatzen du. AdURrrean (boskarren osagaia edo elementua) URa dago.
UR: lehenengo 5 osagaietan (elementuetan) datzan energia, hasieran ilUna -U-, higiduRaren indaRRagatik -R- aRgitzen, gaRrbitzen doana. U= U=iluntasuna. R= higidura, indarra, iraultzaren mogimendua. Higiduraren dardaragatik, bibrazioagatik argitzen den URA. LU LURraren bi heren URa da. L = 0´33, UR
= 0´66. Bat. |
Mujika |
Indar neurri gabea(rr) meakin dun gauza(u), mea ixurkian bizimena da, Ura da. |
Arnaiz |
UR, Castellano: AGUA Terminos iberos: UR (agua), UR (tierra), LUR (no encontrado), URBA[sa] (cenagal), URETA (inundacion),URI (lluvia),URIN (grasa),URKA (horca). |
lur
Naberan
|
lehor hitzaren bilakaeratik ez badator (kasu honetan nahiko modernoa litzateke), badaiteke UR/LUR aurkaketa izatea besterik gabe, iz/giz eta horrelakoen ereduari jarraiki. Azken kasu honetan, erro arkaikoa litzateke |
Segurola |
Lur hitzak hiru sustar ditu, lehen aipatutako “u” eta “r” eta “l”. Azken sustar hau uretara zuzentzen da, “ur” sustarrera. Euri eraso gogor batek luzatzen badu, lurra aseaz bigundu eta etanda, uretarako zuzenbidea darama, erreka ibaiak lokazten dituela. |
Zubiaga |
Ilu/loi da soiltasunean, honi Erra/oru “soloa” gehitzen zaio, lur datorrela. |
Mujika |
Indarra neurri duna(rr),meakian(u). Meakiak dituzten bizimen indarrak dira. Lurrarren meakiak, biokimikaren oñarriak direnak. Itz onen esan naia: Gaidun, gauzen oñarria, atseden geltokia, biziak dituenak. Indarra(r)meazki baretua(lu). Meazkia indarra bizidunekin. |
elur
Naberan
|
*jela-ur, “ur jelatua” esanahiarekin. |
Kapanaga |
*ed-ur izan daiteke, uraren bilakaera |
Segurola |
“lur” eta “elur” izadian ain ezberdinak izanik, euren joera izadian berdinak dira. “elur” hitzak “me” sustarretik jasotako “e” izkia darama. Itz auek daramazkiten “lur” sustarrak soburu berdinekoak diran ala ez jakiteko, izadiaren adierazpenera joko degu. Elurra epeltzen dijoala, astiro, poliki poliki ur biurtzen da, elur itzaren “l” sustarra uretara zuzendu da. |
Zubiaga |
Lehengo egitura beretik dator, e- epentesia daroa edukinaren bereizgarri. |
Ihitza |
Ez lur |
Mujika |
Soin aldakorra duena, edo soiña biguña duena. |
IZ ERROA
Naberan
|
argia eta izatea adierazten du, lehenik eta behin; halere, egia da toponimian, sarritan, erreka eta, oro har, ura adierazten duela (agian ZI erroaren alderanzketaren ondorioz). |
Kapanaga |
*iz oinarrizko erroetako ere bada,
izatasuna ere adierazten duena. Garrantzitsuena: *b-iz-i (bizi) adibidez. |
Segurola |
Eguerdiko eduzkiari aurre zaure begiratzea arriskutsua zaigu. Bere “iz” edo iztara indartsu batez, begiek malkoz bustiz gañera, itsutu egin gaitezke. Eguzkiak sortzen duen “iz” indartsu hau sustar bat da eta sortzen duena, “egizki” |
Zubiaga |
Iz
izio adizkeraren erroa da.
Utu/iz deribatzen da, Utu iduzkiari bai dagokio egunero izio eta itzali
ekintza. |
Ihitza |
Izena izana da, hitzena
hitza(re)na den bezala, non zuzen, zintzo eta jator hitz egiteak argitasunera
eramaten gaitu: izan, izari, izakari, izaki, gizaki.
Euskara-euskera, izana-izena. |
Mujika |
Kemen menderatzaillea(z), izadiana(i). Izadi eginkera edo oroimena, kemen menderatzaillea dana. Esan naia: Argi, ura. Argi iratzaillea eta irazaldian urak. |
Arnaiz |
IZ: Castellano: AGUA Terminos iberos: ISEN (ser, estar,
tener), PIZTU (no encontrado) |
Izen
Naberan
|
(bizk., UZEN): beharbada *iz-en etimologiarekin, “izatetik eratorria” esan nahi du, hau da, norbaiti beraren izatetik dagokiona. Beste hipotesi bat *iz-zen litzateke, “zenaren izana” |
Zubiaga |
Utu/hitz ere arketipo beretik dator, eta hareago hitz
izen denean, ots, iz gehieingo kasuan
izen bai-da eta “izena duen guztik bai-du izana. |
Ihitza |
Lehenago IZAN eta gero IZEN. Izen daukan
guztia lehenago delako. |
Mujika |
Dana(ena) argizkoa(iz). Argitik artua dagota. Esan naia: izen zeintasuna ta argi sortzaillean izaera. Izenak aipatzen ditu. |
Piztu
Naberan
|
*bizitu. Esanahia: bizi eragin. Beharbada *bizi-azu etimologiarekin. |
Kapanaga |
Antzinean eta bizkaieraz gaur egun: biztu, hau da, *b-iz-tu, bizi hitzarekin lotuta |
Zubiaga |
Iz
gizatuez gero, bizi da eta izetu partizipioa barriz, biztu>piztu. Ba
arketipo aurrizkituak seinutzen dio gizatasuna, jainko ekintza iz dela,
gizakiena, barriz, biz/bizi izan dadin. |
Ihitza |
biztu, bizitu, bizi, bizi izan,
orduan hildu, hil du, hil izan. Non bizi eta hil ba dira, (b)izan eta hil(an)
baino lehen
|
Mujika |
Ekintza(tu),
menderatzaillea(z), izadiko gai batetan(p). Esan naia: Argitu
|
IN ERROA
Naberan
|
egintza adierazten duen adizki nagusia, aurrizki gisa ere ageri dena (inausi, *in-hautsi; etab…) |
Kapanaga |
Bizkaieraz oraindik jatorrizko esanahiari
eusten dio: in = ein, egin |
Zubiaga |
Inu/in dator hizkunez, Inu amatar arkeipoari bai-dagokio sorkuntza. Hagatik
esan ohi da “Inkoak in, gizakiak egin” eta indazu otoizten. |
Ihitza |
Euskal aditzaren 4 bukaeretako bat: -gon,
-i, -in, -tu |
Mujika |
Adimen eginkeran izan, eginkera asten da, adimena lanean iartzen danean. Esan naia: Eginkera izan. |
Arnaiz |
IN (contraccion de "egin"), Castellano : HACER Terminos iberos : IN (hacer), EGIN
(hacer),ERAKAI (motivo), ERAGIN (no encontrado) |
egin
Naberan
|
a) lehen hipotesia: *(e)-gin. Hau da, ekintza adierazten duen GIN erro arkaikoa, hasierako e hori (epentetikoa) gero ezarria litzatekeelarik. b) bigarren hipotesia: *ekai-in, “gauzatu, eitea eman” esangurarekin. |
Zubiaga |
Ka arketipoak giza kai/gai gaitasuna aurrizkitu du, ekintza berea delako |
Ihitza |
Ekin-en ondorengo bigunagoa |
Mujika |
Egia(egi), eginkeran(n) ari dana. Euzkeran, egin , egia aginkeran iarri. Oarmena ta adimena aginkeran baretuak izaten diranean, orduan egia Bere izaera azaltzen da. |
eragin
Naberan
|
*ira-egin (eginarazi, eginaren ondorioa) |
Zubiaga |
Egin aditz gizatua indartu beharra zegoen, eta hizkuntzaren osakuntzan
aurrizki edo preposizioak erantzi zitzaizkien, era- kasu honetan; “ondu” izan balitz, “at.ondu” izan ziteken,
Erra eta Utu arketipoen ber-eraginez. |
Ihitza |
Era = etxeRA, indarraren bidezko higidura |
Mujika |
Arauz gauza egiteko bidea egin. Gai gabeko esan naia du. Esan naia: Erraz, ezarri |
ABA ERROA
Naberan
|
*a-b-a. Toponimian “hasiera, printzipala eta amaiera” adierazten ditu. |
Kapanaga |
Sendi izen gehienak “aba” erroarekin lotuta daude: asaba, osaba, izeba, iloba,
alaba, arreba, neba, ugazaba (etimologia: madre de leche) |
Zubiaga |
Ba giza baita edo psikea da arketipoz eta Ka gaikiak materialtasuna bezala, Ba seinuak gogakera markatzen du eta abegi eta senidetasun edo
gurasotasunn berezia adierazten du. |
Ihitza |
ANAI(b)A - (a)NEBA – ARREBA.
-n-ak artasuna -gizona- azaltzen du
IZEBA – OSABA -b-ak emetasuna
-emea- azaltzen du. Osaba da izebaren bidez.
A®BASO – (a)BURASO (guraso) - ASABA -b- horrek ere azaltzen du ama edo emearen bidezko transmisioa. Senidetasun maila ABA atzizki/aurrizkiak
ematen du, emetasuna/amatasu-naren bidez. |
Mujika |
Baiezko eginkera gaidun(ab),
baiezkoa(a). Indarra gaidun. Irudia artzen duena.
|
Arnaiz |
ABA: Castellano: BOCA, SACERDOTE, BOSQUE Terminos iberos: ABA (boca,sacerdote), NABA
(valle,llano,barranco), ISABA (ISA-ABA,bosque quemado,bosque de pinos o
abetos) |
neba
Naberan
|
*anae-eba, honako esangurarekin: “ebaren (emaren) jaiotzatiko kide anaia” |
Kapanaga |
Agian: eme-aba->emeba
->meba->neba |
Zubiaga |
Inu amatar arkeipoak aina du lehen alaba
eta, zeruan Nana bezala, lurrean Neba gizatzen da urrentasun abegia
adierazten. |
izeba
Naberan
|
*ide-eba, honako esangurarekin: “ebaren parekoa” (aitzin grekoz: ise-ba) |
Kapanaga |
*iz-eba |
Zubiaga |
Izoa da hitz zaharra eta jainkotiarra: egokitzat eman zuten, izeko bezala, izeba eta osaba ere gizatzea, lurtarren familia
aipatzekoan. |
EGU ERROA
Naberan
|
*e-uku, “leku ezkuturik ez duena”. Edo, agian, *ekai-u(ru), “ortziko materiala”. Batere segurtasunik ez. |
Kapanaga |
Go errotik dator. Nahiz eta multsorik
ahulena izan ahoskitiko hau EGU izena dugu bere jainko zentzuaren bidez,
usterik behinenak markaturik utzi dizkiguna. Argia esan nahi du. |
Segurola |
Egu eguzkiarengatdik jasotako sustar bi ditu. Eguzkiaren “eguz” susterretik “egu” jasotzen da. Izatez “egi” itza behar luke, eguzkiaren “u” hizkia, “i” dalako. |
Zubiaga |
Zeru lurren arteko mugari egi deritzaio,
hortik egipeko eguzkiari Eki/Egu
deitzea, Utu/iduzki izenak urrun
gelditu zirenean. |
Ihitza |
EGUARTEA = eguna dagoen bitartea. EGUAZTENA = egu azkena, egu ostena EGUERDIA = eguren erdia EGUNA = egurena EGUNSENTIA = egunez betetako sena EGURATSA = eguren hatsa, arnasa, atmosfera EGUZKI = eguzko zati, eguren zati, eguren izpi. NEGU = egurik ez? OSTEGUNA = ortzeren egurena EGU eguarte, eguaztena, eguerdi, egun, egunsenti, egurats, negu,
osteguna (ondorioz ostirala)…,
eguzkiari argia ematen dion hitz garran-tzitsua, mitologiaren ARGI eta
ORTZI (ost, ortz, ostri, urtz, urtzi…)ren parean dagoena. |
Mujika |
Izena gai gabea baieztua(u) iarri oarmena. Ebaki gabekoa(eg) gauza iarri. Zeruko oarmena ta indarrak. |
Arnaiz |
EGU: Castellano:HOY, DIA,
VIENTO, ESPERA.
Terminos iberos : EGU (hoy,dia
,viento),EGUZKI (efuski? sol?) ,EGUNA (dia),
EGUA (rio), EGUAIZA
(aire),EGUAN (en el dia),EGUARGUI (plena luz del dia).
|
eguzkia
Naberan
|
*egu-iz-ki, “eguren argi-ekaia”; *egu-auz-ki, “eguren ekai altua”…(ki = ekai, gai). Oihenartek *egu-ki eman zuen. |
Kapanaga |
*egu-iz-ki |
Segurola |
Eguzkiko “iz” izkiaren tokian “n” izkia sartzen da, egunaren argitan murgiltzeko. “n” sustar onek, egunaren argitan murgiltzen gaitu. |
Zubiaga |
Egu izenaren ondorengoa Eguzki da, Utu formarena Iduzki den
bezala. Jainkoengan ere, lurreko familian bezala, guraso zaharrak eta guraso
gazteak txandatzen ziran etxeko gobernuan. |
Mujika |
EGU IZ
KIA. Gauza ortziko argia zabaltzen duna. Izar. Itz au eguzkia ta ehuzkia idazten dira ere. Orrelaxe idazten dira; eu ehu ta egu. |
eguna
Naberan
|
*egu-en (egutikakoa); *egu-une (argiunea) |
Kapanaga |
*egu-n-a. Agian, argiarena esan nahi du. |
Zubiaga |
Egu formak Eguen izan zuen bere gehiengoa, Eki formak Ekain bezala, eta aldi
baten euren kultoa izango zuten. Eguen>
egun dator, baina egu+une ere
analizatu daiteke. |
|
Mujika |
Zeruko oarmena edo indarrak igieran, iartzen direnean. Eguna, oien ibillera ta egiñak. Egu gai dun ta bakoiztua |
EUSK
ERROAK
Naberan
|
*eusko-era; edo agian
*eusko-elea.
Eusko/euzko gure herriaren izenari dagokionez, *AUZ-KO balitz (latinez Ausci deitua) “menditarrak edo goi haranetakoak” esan gurako luke) |
Kapanaga |
*eusk-era,
egusk, eguzki hitzaren bilakaera izan daiteke,
eguzki-hizkuntza, mintzaira argia. |
Segurola |
Eus hitzaren sustarrak hiru dira: “mee” sustarretik jasotako “e” sustarra; urak sortzen duen “uu” sustarretik jasotako “u” sustarra ea aizeagandik jasotako, zirkintza adierazten duen “z” sustarra. Eus sustarraren ardatza “u” da; “u” onek
aurrizki daraman “e” sustarrak, “u” edo “ulu” au meetzen duela, leundu egiten
du, eztitu. Eta atziki daraman “z” sustarrak izkuntzarako, izketarako
zirkintza ematen dio. EUZ. |
Zubiaga |
Auski/Oska geografiako izenak dira Ainamendi inguruan, I. gizaldian euskararen muga egiten zuten unean, hain zuzen. Auski>Autx dator eta autxerdera zan Autx herriara erduen (etorkinen) hizkera. Auski/Oska herrietan egiten zen hizkera euskara da. Hortik datoz uaski/vaski formak ere. Ota>otx dator tokizenetan eta
“altu” esan nahi du. |
Mujika |
Euskera euskaldunon izkuntza gaiduna, egunenerekoa, arrunta. EUZKERA: Euzkera euskaldunon izkuntza filosofikoa, eta iakintzan erabili bearrekoa. |
Ihitza |
ESKUERA/ESKUARA, esku, aginte eta poterearen hizkuntza. Geroko dugu EUSKAL
jatorrizko hitza, -a-, -e- baino lehenago dagoelako: aeiou, eta euskara
egiten den eremuaren erdian, Hondarribia, Oiartzun…, euskal delako ere. Gero
hasi ginen euskera ahoskatzen erdigunetik urrunago dagoen Bizkaiko bizkaieraz
adibidez. 30 hitz ezberdin jasota euskara hitzerako. EUS
GAL dugu aukera bat: GAL zelta, baina EUS…?
Eskuera/euskara/euskera…k, ortzadarraren zazpi hizki daukan hizkera. Hitzaldi oso bat behar duen hitza. |
Arnaiz |
EUSK: (E, ERE?), (UTS-KO?): Castellano: DE LOS PUROS? Terminos iberos: no encontrados. |
ERD ERROA
Naberan
|
*er-era; edo agian *er-elea (ER hotsak, toponimian, hegala, bazterra, kanpoa adierazten du; beraz, erdara, kanpotarren hizkuntza izan daiteke esanahiari dagokionez. |
Zubiaga |
Erdu
“etorri” da erduak etorkinak dira. Erduen hizkuntza erdera da. –era atzizkiak nolatasuna adierazten du euskera eta erdera
formetan. |
Ihitza |
ERDARA dugu geroko jatorrizko hitza: erdi
era, erdipurdi ulertzen zaien hizkera, hizkuntza izatera heldu barik,
HATSieran ulertu ez eta ondorioz ezagutzen ez genituelako. |
Mujika |
Er: Indarra mugatua , akatsa ta ezezko gauzak adierazten dizkigu ERDERA: Izkuntza akatsduna, arrotza. |
Arnaiz |
ERD(I) : Castellano: mitad, retoñar Terminos iberos: ERD(E) (en medio). |
HATS
Naberan
|
HATS: *aho-ats (jatorrizko, atsa, arnasa, arima) HASI: *e-atse (atsedena utzi) HASIERA: *hasi-era (hasteko modua) |
Zubiaga |
Ats/As “arnase” gizakiak Erra/aire orokorretik birietan hartzen duen parte bizikorra da. Bizi mailan eta gogakeran erritualki datorkion eragin zehatza adierazteko, zazpigarren arketipo biurtu zuten hizkuntzan. As/hasi dator hizkunez, umea, asa “arnasea” hartzen dueneko, hasten delako berera bizitzen. Haste uneari hasi.era deritzaio, ots,
hasi aldia, ez hasi modua. |
Ihitza |
HASI: Hats i. -I haui, hatsa adiztu egiten duen hizkia, letra HASIERA: Hatsaren era HATS: Haizea -bizia- hartzearen berezko doinua. HATSA: Hasiera. ArnA(t)SA: Hartu hatsa. Arnastu
gabe 5 minutu asko jota eman dezakegu.
AT(s)IJA: aatxiss!
ATSEDEN: Hats eten. Hats ez dena. Atsedena hartu dugunean, hatsa eten egiten dugu. ATSEGIN: Hats egina gaudenean, besteenganako feelina sortzen dugu. ATSEKABE: Hats gabe. Atsekabe gaudenean zeozer ez daukagu: eguratsa bera. |