Pasa den astean Gaur8rako artikulu bat idatzi nuen sare neutraltasunaren inguruan. Arazo teknikoren baten ondorioz edo berandu ibili nintzelako, batek daki, Txopik prestastu zidan irudia ez zen argitaratu eta pena eman zidan, irudia espreski egin zidalako korrika eta presaka azken momentuko jabber elkarrizketa batean.
Irudiak euskaraz sare neutraltasuna galduko balitz izango genukeen arazoetako bat azaltzen du ulertzeko modu errazean eta lizentzia egoki batean. Beraz hor irudia, svg fitxategia eta nire eskerrik beroenak Txopi!!

Irudia formatu bektorialean
Astebetez Madrilgo beroak jasaten ibili ostean, RHCE agiria lortu det, “crown jewel of Linux certifications” izenez ere ezagutua. Red Hat ez da inondik ere nire banaketa gustokoena, Gentoo eta Debian nahiago ditudalako, baina lan kontuetan ez da beste erreferenterik kasi.
Azterketa ez da zaila; 3.5 ordutan burutu beharrekoa eta dena kontrolpean izanda azken ordu erdia libre ’soberan’ dago kasi. Urteetan GNU/Linux erabili duten administrarientzat azterketa xinplea da baina badira SELinux bezelako kontu batzuk egunerokotasunean oraindik ikutzen ez direlako pixkat arrotzak egiten zaizkigunak.
Norbait noizbait animatzen bada eta kezkarik badu edo kuriositate morbosoa soilik, nire experientzia gustora kontatuko nioke. Ezin azterketaren ingurukoak idatzi, konfidentzialtasun klausula bat sinatu behar delako (flipaus!).
Ea orain honi esker lan kontuak hobetzen diren!
Liferea RSS eta Atom jarioak irakurtzeko aplikazio oso erabilgarria da. Zenbait aukera aipatzearren berriek dituzten iruzkinak kargatzeaz gain (meneame-ko flame-ak eta kazeta.info-ko iruzkinak irakurtzeko adibidez), gehiegi erabiltzen ez dudan Google Reader-ekin sinkronizatzeko aukera ere baduen tresna da, lanean beti abiarazia dudana, munduan eta inguruan zer den eta zertan gabiltzan jakiteko balio didana.
Behin lanean aspertuta, GeoRSS euskarria zuten jarioetan mapatxo bat erakustea zein zaila izango zen bururatu zitzaidan, eta nire C ezagupen urriak, xslt okerragoak eta garatzaile nagusien pazientzia tonatxo batekin lortu dut eta dagoeneko kaleratu dute feature hau dakarren 1.5.11 bertsioa (ala ere datozen egunetan irtengo den 1.5.12ak euskarri hobea du).

Liferea-1.5.12 bertsioan Meneame-ko berri bat erakusten

Liferea-1.5.12 tagzaniako jario geolokalizatu bat erakusten
Hasieran Google Maps zerbitzua erabiltzen hasi nintzen, baina azkenean nahiago izan det OpenStreetMap erabiltzea, bestea bezain osoa izan ez arren librea, gakorik behar ez duena, denona eta denontzat delako!!! Beraz, berria gertatu aurretik hasi herriko mapa txukun usten!
Askatasun digitala diot, baina gaurkoan ez naiz GPL, LPGL, BSD, Apache, Affero, CC eta antzerakoez mintzatuko.
Gaurkoan idatziko dudana hainbat hilabeteetan egon da horrelaxe, duen “arazoarekin”, baina oraindik ez dirala konturatu dirudi. Tira, denok egiten ditugu akatsak programatzerakoan, estatistika hutsa da eta adibide bezela hor daude nire proiektu guztiak, ziur dexente topatzeko aukera izango dela. Baina honek grazia egiten dit, hack txiki bat iruditze zaidalako… ze nork imaginatuko luke libertaddigital atari kuttunean…
… herriko munipak tronpoak egiten ikusiko nituenik!
… Su Ta Gar-en jarraitzaileak zirenik!
… adierazpen askatasunaren alde Hitz Egingo zutenik!
… euskal selekzioen alde egingo zutenik!
Tira… eta horrela youtubeko bideo guztiak ikusi arte ;P
Laneko proiektu baten ondorioz python behar dut zenbait AIX makinetan. Lehen frogak AIX-5.2 bertsio baten gainean egin ditut eta ondo joan zaizkit. Nola instalatu idatziko det nonbait apuntatzeagatike ta beste batzuei bizitza errazagoa edo egitekotan.
Lehenik eta behin python-ek dituen zenbait dependentzi lortu behar ditugu:
$ wget ftp://ftp.software.ibm.com/aix/freeSoftware/aixtoolbox/RPMS/ppc/db/db-3.3.11-4.aix5.1.ppc.rpm
$ wget ftp://ftp.software.ibm.com/aix/freeSoftware/aixtoolbox/RPMS/ppc/readline/readline-4.3-2.aix5.1.ppc.rpm
$ wget ftp://ftp.software.ibm.com/aix/freeSoftware/aixtoolbox/RPMS/ppc/gdbm/gdbm-1.8.3-2.aix5.1.ppc.rpm
$ wget http://www.oss4aix.org/download/latest/aix52/openssl-0.9.8i-1.aix5.1.ppc.rpm
Ondoren hauek instalatu rpm pakete kudeatzailea erabilita:
$ rpm -i db-3.3.11-4.aix5.1.ppc.rpm readline-4.3-2.aix5.1.ppc.rpm gdbm-1.8.3-2.aix5.1.ppc.rpm
# openssl-k agian arazoren bat eman dezake aurretik sisteman aurkituko delako.
# Kontutan izan 0.9.7 bertsiora linkatzen duten aplikazioak berkonpilatu beharko direla
$ rpm -i --force openssl-0.9.8i-1.aix5.1.ppc.rpm
Dependentzia guztiak sisteman ditugun unean python deskargatu eta instalatu besterik ez dago:
$ wget http://www.bullfreeware.com/download/wpar_tt/python-2.3.4-2.aix5.1.ppc.rpm
$ rpm -i python-2.3.4-2.aix5.1.ppc.rpm
Eta instalazioa frogatu nahi badugu nahikoa dugu adibidez froga.py fitxategi bat sortu eta kode honekin betetzea:
import os
for files in os.walk('/tmp'):
print files
Exekutatu:
python froga.py
Eta kitto!
Pasa den azaroaren 3an Clamav antibirus famatuaren bertsio berri bat kaleratu zen. Nik uste clamav dela UNIX munduan dagoen antibirusik ezagunena eta mundurat-eko posta zerbitzarian primeran dabilkigu. Egia da ez duela lan gehiegirik birus eta phishing mezu gehienak DNSBL zerrenden eta Postgrey-ren bitartez deskartatuak direlako baina aurrekoekin filtratzen ez diren mezuentzat oso emaitza ematen digu (%100 esatea gehiegi izango da agian, phising kasuak nahiko zailak direlako atzematen, baina ez da urruti izango).
Debian Volatil proiektuari esker gure Debian Etch bertsiodun zerbitzarian azken bertsioa (0.94.1) instalatu berri dut. Ohikoak diren bugfix eta hobekuntzen artean zerbitzariak atzeman dituen birusen estatistikak zuzenean clamav-en gunera bidaltzeko aukera dago eta herrialde kode baten bitartez une oro eta herrialdekako birusen estatistika global bat sortu dezakete.
Aktibatzea oso erraza da eta nahikoa da bi fitxategitan lerro pare bat gehitu edo aldatza:
- /etc/clamav/freshclam.conf
# clamd.conf fitxategia non dagoen kokatua
SubmitDetectionStats /etc/clamav/clamd.conf
# zerbitzaria zein herrialdetan dagoen.
# ezarri ezean iana.org-en datubasean zerbitzariaren IPa nongoa den bilatzen saiatuko da
DetectionStatsCountry es
- /etc/clamav/clamd.conf
# log fitxategia non kokatua dagoen
LogFile /var/log/clamav/clamav.log
# log fitxategian detekzio datak gordetzeko
LogTime true
Gero eta jende gehiagok aktibatu gero eta hobeak izango dira estatistika ‘anonimo’ baina erreal hauek.
Ez da lehen aldia kexatu nahizena Ubuntu eta bere itzulpen sistemaren inguruan. Igaro da ia urte osoa honen inguruan beste artikulu bat idatzi nuenetik, kasu hartan upstream (garapen ofiziala) eta Ubuntu-ren arteko arazoak agertaraziz gnome-terminal paketean.
Gaurkoan beste arazo bati buruz da eta ez dakit zehazki noren errua den, itzultzailearena ala Ubunturen sistemarena. Kasualidadea izango da nire Gentoo eta Debian sistemetan horrelakorik ez agertzea. Irudian ikusi daitekeen moduan Baobab programaren kredituak agertzen diren leihoan itzultzaile zerrenda bat agertzen da, ofizialak eta Launchpad berak gehitutakoak baina fitxan Launchpad erabili duen azken erabiltzailearen izena agertzen da “Itzultzaileak” agertu beharrean. Zer dela eta gertatzen da hori!?

Ubuntu eta kredituen leihoen arazoa oraindik onglets-ak erabiltzen direnean
Liferea jario irakurlea erabiltzen dut nire GNU/Linux makietan (etxean eta lanean), ikusi dudan txukunena da eta laister Google Reader-en euskarria gehitzen diotenean ume txiki bat olentzero etxetik pasa ostean bezain pozik egongo naiz.
Ala ere badu arazo bat aplikazioak. Egunetik egunera denbora gehiago behar du abiarazteko. Garatzailearen eskutik konpontzeko modua azalduko dut, oraingoz eskuz egin beharrekoa.
Lehendabizi begira dezagun fitxategiaren pixua.
du -h $HOME/.liferea_1.4/liferea.db
59M .liferea_1.4/liferea.db
Ondoren goazen sqlite erabiliz datubasea garbitzera. Hortarako lehenik ITXI liferea eta idatzi terminal batean:
sqlite3 $HOME/.liferea_1.4/liferea.db
SQLite version 3.5.9
Enter ".help" for instructions
sqlite>
Hemen idatzi honakoa eta itxaron apur bat:
sqlite> VACUUM;
Eta amaitzean:
sqlite> .exit
Begira dezegun berriz fitxategiak ze tamainu duen
du -h $HOME/.liferea_1.4/liferea.db
40M .liferea_1.4/liferea.db
Nire kasuan 19M liberatu ditu eta aplikazioa orain segundu pare batean abiarazten da, lehenago segundu dexente behar zituenean.
(Oharra: Mezu hau orain hile batzuk argitaratua izan behar nuen, baina azkenean luzaroan zirriborroetan geratu zitzaidan…)
Zarauzko Euskal Astea ospatzen gauden hontan, larunbateko herri bazkari zoragarriaren ondoren lagun batekin topo egin nuen txosnetan. Arraio irratiaren gunearekin eta postarekin dauden arazo batzuk komentatzeaz gain programa bat egin nahi zuela komentatu zidan.
Programa hau azken finean wipe deritzon programa baten frontend edo aplikazio grafikoa izan behar zuen komandoez ezer gutxi dakien batek lasai erabil dezan. wipe fitxategiak modu ziurrean ezabatzeko programa bat da, hainbat algoritmo erabiliaz fitxategiaren arrastorik gera ez dadin disko gogorrean modu normalean ezabatuta berreskuratzeko aukera dago eta. GTK+ erabiliz egitea proposatu nion eta astelehen goizean ezer hoberik enuenez (beno, Oraclen ODBC bitartez datubaseen arteko konexio hetereogeneoen inguruan aurkezpen tekniko bat, baina gogorik ez) nola egin begiratzen ibili nintzen. Eta baita topatu ere.
Nautilus Gnome-ren fitxategi kudeatzaileak skriptak erabiltzeko aukera ematen du eta shell skript pixkatekin eta zenity erabiliz, nahiko programa kuriosoa geratu zait. Erabilpena irudietan:



Instalatzea erraza da:
- ziurtatu wipe eta zenity programak instalatuak dituzula
- kopiatu fitxategia$HOME/.gnome2/nautilus-scripts/ direktoriora: mv wipe-0.2 $HOME/.gnome/nautilus-scripts
- chmod +x $HOME/.gnome/nautilus-scripts/wipe-0.2
Baten bat erabiltzera animatzen bada, proposamenak onartzen dira
Behin baino gehiagotan ohartu naiz honetaz baino ez diot behar duen arretarik jarri. Gnome-ren erlojuan astea igandean hasten da nirean. Hainbat herrialdetan horrela da normalean, baino “gure” kasuan, espainian, hau ez da horrela. Eta bai, espainian “behar du”, gure locale fitxategia eu_ES delako, euskara espainian…
Begiratzen jarri eta gaztelaniaren locale definizioak gureak ez dituen datu batzuk ditu eta glibc paketetxoko koordinatzaile batekin jarri naiz harremanetan hau konpontzeko asmoz. Aldaketak aplikatu ditut eta emaitza positiboa izan dut:


Aldaketak burutu ostean ongi ikusten da egutegia, beraz zuenean nagoela pentsatu nahi dut…
Baina kuriositatea daukat nirea (Gentoo) ez den banaketetan nola demontre agertzen den, ea partxeatu dituzten edo zer. Blogosfera kuttuna edo ‘dear lazy web’, esango zuek nola ikusten duzuen? Baten batek Debian/Ubuntu ez den zerbait erabiltzen du euskaraz? KDE zalerik bada (denetarik behar mundu hontan…) zuek nola duzue? Interesgarria izango litzateke honakoa egingo bazenute zuen erabiltzailearekin:
# uname -a
Erabiltzaile normalarekin
# echo $LANG
Fitxategi hauen LC_TIME zatia bidali
# /usr/share/i18n/locales/eu_ES
# /usr/share/i18n/locales/eu_ES@euro
Mila esker