Nautilus eta fitxategi ezabaketa ziurrak: wipe
(Oharra: Mezu hau orain hile batzuk argitaratua izan behar nuen, baina azkenean luzaroan zirriborroetan geratu zitzaidan…)
Zarauzko Euskal Astea ospatzen gauden hontan, larunbateko herri bazkari zoragarriaren ondoren lagun batekin topo egin nuen txosnetan. Arraio irratiaren gunearekin eta postarekin dauden arazo batzuk komentatzeaz gain programa bat egin nahi zuela komentatu zidan.
Programa hau azken finean wipe deritzon programa baten frontend edo aplikazio grafikoa izan behar zuen komandoez ezer gutxi dakien batek lasai erabil dezan. wipe fitxategiak modu ziurrean ezabatzeko programa bat da, hainbat algoritmo erabiliaz fitxategiaren arrastorik gera ez dadin disko gogorrean modu normalean ezabatuta berreskuratzeko aukera dago eta. GTK+ erabiliz egitea proposatu nion eta astelehen goizean ezer hoberik enuenez (beno, Oraclen ODBC bitartez datubaseen arteko konexio hetereogeneoen inguruan aurkezpen tekniko bat, baina gogorik ez) nola egin begiratzen ibili nintzen. Eta baita topatu ere.
Nautilus Gnome-ren fitxategi kudeatzaileak skriptak erabiltzeko aukera ematen du eta shell skript pixkatekin eta zenity erabiliz, nahiko programa kuriosoa geratu zait. Erabilpena irudietan:
Instalatzea erraza da:
- ziurtatu wipe eta zenity programak instalatuak dituzula
- kopiatu fitxategia$HOME/.gnome2/nautilus-scripts/ direktoriora: mv wipe-0.2 $HOME/.gnome/nautilus-scripts
- chmod +x $HOME/.gnome/nautilus-scripts/wipe-0.2
Baten bat erabiltzera animatzen bada, proposamenak onartzen dira

This work, unless otherwise expressly stated, is licensed under a Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 License.
This entry was posted on Asteartea, Ekaina 10th, 2008 at 18:42 and is filed under Gnome, Teknologia.
You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.
You can leave a response, or trackback from your own site.
Etiketak: ezabatu, fitxategiak, Gnome, nautilus, wipe



Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.