Euskal Wikipedia + gure zenbait eskola = bandalismoa

Nazkatuta naukate. Oso interesgarria da ikasleei wikipedia zer den erakustea. Oso interesgarria da jendeari tresna honek eskeintzen dizkigun ahalbide guztiak exploratu nahi izatea. Baina mesedez, maixuren batek hau irakurtzen badu, ikas ezazu nola dabilen ondo wikipedia zure ikasleek apurtzen dizkiguten artikulu guztiak zuzentzeko. </rant>

Kurtsoa hasi denetik dexente igo da artikulu baliogabeen kopurua (klasekideen izenekin adibidez) edo ausazko orri batean egindako aldaketa txororen bat. Ziur naiz badela eskola bat baina gehiago ekarpen baliagarriak egiten (atzo bertan tolosako goi mailako batzuk hasi ziren bezela), baina beraien haurrak kontrolpean ez dituzten hoiek lan baliagarriak suntsitzen dituztela ikusita ez dakit nora iritxiko garen. “Zortez” gure wikipedia txikia da eta kontrolatzeko erraza, baina honek lan bat suposatzen du eta berau ikasleen arduradunengan erori behar duela pentsatzen det.

Iaz Donostiako ikastetxe batera bidali nuen email bat iraskalearekin kontaktuan jartzeko asmoz eta gaur ia ia Zarauzko Antoniano ikastetxera deitzekotan egon naiz, bertakoak ibili direlako bazterrak nahasten eta oraintxe Bush eta Grezia-ren orriak aldatu dituzte beste eskola batetik. Hauekin kontaktuan jartzea lortuta ere, nor diren ez dakigun beste hainbat iraskaslerengana ere iritxi beharko genuke. Erakusteko prest gaude. Zerbait antolatu behar dugu maixu guztientzat? Tailerrak 2.0-n egin zen moduko zerbait baina beriziki irakasleei zuzendua?

Creative Commons License
This work, unless otherwise expressly stated, is licensed under a Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 License.

This entry was posted on Osteguna, urria 4th, 2007 at 11:30 and is filed under Orokorra. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.
Tags: , ,

4 Comments so far

  1. Antoniano Ikastetxeko irakaslea naiz eta nire kontu eskolan berria zabaltzea. Gainera pentsatzen dut nortzuk izango diren eta jakinaraziko diet gertatua. Halere, ez dut kentzen irakasleok formazio beharra izatea 2.0az.
    snetitzen dut eta esan erasoek jarraitzen badute.

  2. Eskola bandalismoa dago euskal wikipedian…

    Ikasleek ez omen dute ulertzen zein den tresna honen balio artikulu honetan esaten den moduan….

  3. Esker mila kontaktuan jartzeagatik! Bandalismo guztiak nondik datozen horren errax topatuko bagenitu…

    Komentatu bezala, wikipediarekin jarraitzera animatzen zaituztet, hori argi eduki. Orain, formazioaren kontua nolabait moldatu beharko dugu :)

  4. Argi dago wikipedia era egokian erabiliz gero ikastetxe batean onuragarria izan daitekeela bi aldeentzako, esaterako, lan moduan wikipediako artikulu bat hobetzea klasean jorraturiko gai bati buruz (Industria iraultza, Pitagorasen teorema, Axular… batzuk aipatzearren).

    Kontua da gauzak askotan ez direla era egokian erabiltzen. Jaietan batzuk kontainerrak bolkatzen dituzten moduan, beste batzuk wikipedia bandalizatzen dute. Horregatik adi egon beharko genuke eta nire ustez gauzak agilizatzeko modu bat administratzaileen kopurua igotzea litzateke baina beno hori ya…

    Ondo izan

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.