Euskal Wikipedian mikroformatuak integratzen
Lehenik eta behin barkamena eskatu hainbat artikulu hankaz gora jartzeagatik eta oraindik zuzendu ez izatenagatik aldaketen ondorioz.
Ia bi asteko lana izan da eta oraindik guztiz amaitua utzi ez dudan arren, Euskal Wikipedian ditugun hainbat artikulutan ‘geo’ mikroformatua agertuko da txantiloietan egin diren aldaketen ondorioz (hCard ere, baina hau oraingoz ez da oso erabilgarria). Hau da, artikulua duten hainbat herri, hiri, mendi, herrialde edo eraikinek koordenatuak jarrita bazituzten lehendik, orain printzipioz koordenatuez gain datu hauek mikroformatuen bidez identifika ditzazkete Google, MSN eta antzeko bilatzaileek eta baita gu geuk Firefox-en Operator gehigarria ipiniaz adibidez.
Eguneraketa: orain gainera goikaldean agertzen den munduatxoari klik eginda WikiMiniAtlas-a agertzen da. Oraingoz froga moduan jarri dugu (esker mila TXiKi) eta inori arazorik ematen ez badio zerbitzari mailan aktibatzeko eskatuko da (orain gure aldean dago jarrita eta eguneraketak eskuz egin beharko lirateke javascript kodean).
Mikroformatuak erabiltzea orain oso errexa da Koord izena duen txantiloia erabiliaz. Oraingoz dokumentazioa nahiko kaxkarra dela badakit baina adibideak ikusita, nola dabilen nahiko argi ikusten dela pentsatu nahi det. Egun genituen hainbat txantiloietan (EHko mendiak, Udalerriak, …) koor url eta koor title erabili beharrean zuzenean Koord txantiloia erabilita modu errexago eta garbiago batean berdina lortzeaz gain funtzionalitate gehiago lortzen ditugu!
Adibide moduan:
WikiMiniAtlas-a aktibatua eta Operator-en Geo mikroformatua detektatua.
Euskal Herriko zenbait mendik ere badute koordenatuen informazioa.
Baita eraikin batzuk ere!
Oraindik lan asko falta da (dokumentazioa txukundu, azken txantiloiak migratu, datuak ondo daudela ziurtatu…), beraz, edonork arazorik ikusiko balu, eskertuko nioke nire lankide eztabaida orrian idatziko balit!

This work, unless otherwise expressly stated, is licensed under a Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 License.
This entry was posted on Asteartea, iraila 25th, 2007 at 23:16 and is filed under Teknologia.
You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.
You can leave a response, or trackback from your own site.
Tags: mikroformatuak, wikipedia



on 2007-09-25 at 23:58 Arkaitz wrote:
Aupa hi! Oso ona da WikiMiniAtlas tresnatxo honen integrazioa eta eskaintzen dituen aukerak.
Falta den gauza pare bat txukunduta, bikain geldituko da. Milesker!
on 2007-09-26 at 12:00 zabaldu.com wrote:
Euskal Wikipedian mikroformatuak integratzen…
Mikel Olasagastik, a.k.a. Kaxero, Wikipedian integratutako mikroformatuei buruzko informazioa argitaratu du bere blog pertsonalean. Ederki azaltzen du mikroformatuak nola erabili. Wikipediako sarrera geografikoak, esaterako, geolokalizatuak daude orain…
on 2007-09-26 at 12:23 Teketen wrote:
Uhmm ondo ondo. Informazioak bizitza hartzen du mikroformatu hauei esker uste dut erabilgarrienak direla momentuz.
on 2007-09-26 at 14:02 David wrote:
Oso Interesgarria da.
Nirudian daukagu bai eta ere Geo Mikrofromatua
on 2007-09-26 at 15:21 Alfredo Beaumont wrote:
Lan bikaina! Eta zure win32 shot-ak ere paregabeak! ;P
on 2008-03-23 at 15:57 Mikroformatuak eta Operator gehigarria euskalTuben : bloga wrote:
[...] Euskaltube.com guneak bideoak bistaratzerakoan darabiltzan mikroformatuen artean erabilgarrienak, seguru asko, etiketak dira. Lotura hauetan aurkituko duzue mikroformatuen inguruko informazio zehatzagoa: Mikfororatuak.com, Bildu.net/tag/mikroformatuak, Mikroformatuak Wikipedian. [...]