Euskal Encounter-a (lehen Euskal Party zena) 15. ediziora iristear dago, eta haurten ere uztailaren 20-23 bitartean izango da deialdia Barakaldoko BEC-ean. Antolatzaile lanetan ibili naiz aurreko 4 edizioetan, eta dagoeneko deitu gaituzte berriz lanean jartzeko asmoz. Otsailean lehen bilera.
Azken edizioan bezala aurten ere Software Librearen inguruan doaz nire lanak, eta tamaina batean euskeraren sustapenarekin orokorrean. Ba honetarako laguntza behar dut: ideia freskoak.
Read the rest of this entry »
Kontu luze bat motz egiten, IƱaki Idiazabalbeitiak hitz eman dit, Otsailaren 16aren ostean Xuxen GPL-pean argitaratuko omen dute. Ondorioz, Xuxen, euskerazko zuzentzaile ortografikoa libreki erabilitzeko aukera izango dugu, aldatzekoa, eta baita gure banaketa gustokoenean integratua izan!
Read the rest of this entry »
Segurtasuna ez da ekintza bat, hauen multzo baten ondorioa baizik. Gaur burututako ekintza honakoa izan da: Mundurateko FTP zerbitzarira TLS/SSL bidez konektatu eta datuak guztiak pasetzeko aukera, hau da, zifratuak. Hau oso erabilgarria izan daiteke hainbat proiekturentzat, dauden tokietatik pasahitza lapurtzeko beldurrik gabe konektatu daitezen (wifi konexioak erabiltzean okupazio batean adibidez). Erabilitako tresnak: Debian, pure-ftpd, OpenSSL, Cacert.org
Read the rest of this entry »