Debian Volatile eta posta zerbitzariak
Debian denbora batez erabili izan duen edonork ondo daki duen gordailu/bertsio politika sistema: stable (egun sarge), testing (egun etch), unstable (beti sid) eta experimental (nahiz eta azken hau ez erabili normalean askok). Baina bada beste bat, volatile, eta nahiko interesgarria da gure Debian sistema establea bada eta posta zerbitzaritzat badugu.
Debian Stablek duen arazo bat konpontzera dator: pakete kritiko batzuk beraien erabilgarritasuna ez galtzea. Hau da, Debian-en hurrengo bertsioa irten baino lehenago erabilpen praktikoa ez galtzea zenbait paketek, eta hauen artean aurkitzen dira honakoak: spamassassin, postgrey, clamav, whois eta beste gutxi batzu.
Lehen 3 programak oso erabiliak dira posta zerbitzarietan, lehena eta bigarrena spam-aren aurka, eta hirugarrena antibirus moduan. Programa hauek kritikoak dira, eta ez badira berehala eguneratzen eraso berriei aurre egiteko beraien efektibitate/erabilgarritasun guztia gal dezakete.
Debian Volatile pilaketa erabiltzea oso errazada, nahikoa da honako lerro hau geitzea /etc/apt/source.list fitxategian:

This work, unless otherwise expressly stated, is licensed under a Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 License.
This entry was posted on Larunbata, iraila 23rd, 2006 at 20:12 and is filed under Mundurat, Teknologia.
You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.
You can leave a response, or trackback from your own site.
on 2006-11-07 at 16:41 KaXeRo @ Mundua » Blog Archive » Hal eta hal-info, mahaigaineko magia wrote:
[...] Banaketaren ondorioz Hal paketearen bertsio zahar batekin, hardware berria detektatu ahalko da. Honek izango dituen onuren artean aurkituko da adibidez Ubuntu edo Fedora Core bezelako banaketak 6 hilabetero izaten duten bertsio berrietan azken hardwarea erabiltzeko aukera izatea naiz eta Hal-ek bertsio berririk ez izan, edo banaketa estable batean pakete hau bakarrik eguneratuz hardware berria behar bezala erabiltzea (debian volatile erabiliz agian [debian-volatile-eta-posta-zerbitzariak]). [...]
on 2008-11-21 at 0:39 Clamav-en estatistika globalak aktibatzen | KaXeRo @ Mundua wrote:
[...] Debian Volatil proiektuari esker gure Debian Etch bertsiodun zerbitzarian azken bertsioa (0.94.1) instalatu berri dut. Ohikoak diren bugfix eta hobekuntzen artean zerbitzariak atzeman dituen birusen estatistikak zuzenean clamav-en gunera bidaltzeko aukera dago eta herrialde kode baten bitartez une oro eta herrialdekako birusen estatistika global bat sortu dezakete. [...]