Abuztuak 30ian kontzertuak Kataxulo gaztetxian

Larunbat honetan, abuztuak 30, 22:00etatik aurrea kontzertuak eukiko ttugu gure gaztetxian. Bertan ensaiatzen duten Ekintza Zuzena taldearen lehen kontzertua izango den kontzertua da hau, ta horretarako beste bi taldek irekiko diote gaua: Andoainetik datozen Bocio taldea. 16-17 urteko boskote bat. Punk musika gustoko duena eta larunbat honetan 80.hamarkadako punk taldeen kanta hoberenak joko dituen talde bat da. Bestalde, Gasteiztik Mundo Insociable taldea etorriko da baita ere. Hauek ere punk musika gustokoa dute eta hauek gauari experientzia jarriko diote, talde hau delako gaueko talde zaharrena eta kontzertu gehiena eman dituena.

Sarrera gratix izango da, asike badakizute animatu!!!

San Juan bezperako ospakizuna

San Juan bezperako ohitura jarraituz, gaur gauean 21:00tan sua piztuko dugu Landetxe plazan. Bizilagun orori gonbitea zabaltzen zaioa sutara bota nahi dituzten gauzak ekartzeko eta bertan jarriko diren pintxo gozoez gozatzeko.

Ikusiko garelakoan,

Ekainak 21ean “Manolo Kabezabolo y la bolobanda” Kataxulon

Larunbat honetan, Ekainak 21, Manolo Kabezabolo abeslariak bere taldearekin batera diska berria estreinatuko du. Disko berri hau aurkezteko lehen kontzertua izango du Euskal Herrian, beraz ez galdu aukera paregabe hau! Hemen bertako taldeen kartela:

Txekorradarako bilera - Izen emate eguna!

Xanistebanetako gazte egun /Txekorrada prestatzen jarraitzeko asmoz Ostiral honetan, Ekainak 6, arratsaldeko 19:00tan Kataxulo Gaztetxian bilera izango dugu egunaren inguruko erabaki ezberdinak hartzeko. Egun hau izango da ere izen emateko eguna! Beraz festan parte hartu nahi duenak bilerara azaldu beharko du.

Azken bileran proposamen eta ideia berriak agertu ziren, hala nola auzoen inguruko igoerarekin jarraitu edo ez, jokuak egiten segi, txupinazoa sortu… Galdera hauek denak erantzuteko ahalik eta jende gehienek agertu behar du, beraz…

ZABALDU ZURE INGURUKOENGAN BERRIA ETA AZALDU KATAXULORA!!

Maiatzak 31, Sagardo Egunaren ondoren…

Larunbat hontan, Maiatzak 31, Oiartzunen Sagardo eguna dugula aprobetxatuz, Gaztetxiak ezin aukera galdu eta gaua alaitzeko asmoz kontzertu batzuk antolatu ttugu. Bertan NPJ, Eutsi!, UKO eta Hesian taldeek joko dute. Hona hemen kartela:

Oiartzun inguruan azken astetan emandako atxiloketen fidantzak ordaintzen lagundu ahal izateko, kontzertuetan ateratako diru guztia horretarako bideratuko dugu.

Bertan ikusiko garelakoan, ondo segi!

Gazte ta aske irabazi arte!!!

Xanistebanetako gazte eguna antolatzeko lehen bilera

Iada udara inguratzen ari denez eta Xanistebanak antolatzeko lanetan murgilduta gaudenez, Ostiral honetan Maiatzak 23, arratsaldeko 19:30etan Kataxulo Gaztetxian Xanistebanetako gazte eguna antolatzen hasteko lehen bilera izango dugu.

Zabaldu mezua zure ingurukoetan eta azaldu! Zure iritzia ere beharrezkoa dugu ta!

Maiatzak 3an Reyerta Fanzineak antolatutako kontzertuak

II.en urteurreneko ekitaldiyak bertan bera utzi berrin izan ta geo, Gaztetxiak ezin dunez geldik geatu, asteburu hontan Reyerta Fanzineko kidik antolatutako kontzertuak izango ttugu Kataxulo Gaztetxian. Hemen uzten zattuztegu bertan izango dian taldin zerrenda:

Animatu ta gozatu!!

Atzoko erasoa salatu du Kataxulo Gazte Asanbladak

Kataxulo Gazte Asanbladaren oharra:

Gaur goizaldean Polizia Nazionalak Oarsoaldean hainbat gazte atxilotu ditu, haien artean Alex Etxeberria eta Jon Mikel Otxoa oiartzuarrak. Atxiloketa hauen ondorioz, goizeko hamarretan Polizia Nazionala Oiartzungo Kataxulo Gaztetxian sartu da miaketa egiteko.

Miaketa goizeko hamarretan hasi da eta ordu eta erdi iraun du. Bertan, Oiartzungo alkatea eta idazkaria izan dira lekuko gisa, baita Jon Mikel Otxoa gaztea ere. Lekukoek diotenez, poliziak hainbat material atera du gaztetxetik: ordenagailua, kontu korronteko txartelak, bi kutsa, gaztetxea apaintzeko erabilitako sprayak, herriko presoen bi eskutitz, kamisetak, koadernoak, gaztetxeko zigilua, Txekorrada jaialdiko argazkiak, presoen hiru argazki… Bestalde, lekukoek diote interes berezia eman diotela AHT-aren inguruan zegoen guztiari. Argazkiak ere atera dituzte gaztetxean.

Oiartzungo gaztetxeak gogor salatzen du operazio honen bidez herriko gazteei eta gaztetxeari berari egindako erasoa eta elkartasuna adierazten die atxilotuei. Bestalde, gertaeren ondorioz, Kataxulok asteburuan ospatu behar zuen inaugurazioaren II. urteurrena bertan behera geratuko da.

Hala ere, erasoen gainetik gazteok gaztetxean lanean jarraituko dugu eta gogor ekingo diogu gure helburu eta egitasmoei.

GAZTETXIK BIZIRIK!

Bigarren urtia re bete dugu ta… Ospatu berko!

Asteburu hontan, bigarren urtemuga ospatuko dugu Kataxuloko hontzakin batea. Ekitaldi koloretsu ta ariña, bazkaia, 2006ko inauguraziyoko irudiyak, bertso-poteua, kontzertuak, parranda politta, ume-jolasak… asteburu bakarra izango dugu gauza asko ospatzeko. Miño mezi izango dulaz seuru gaude!

Gaztetxiak beste urtebete betetzia Oiartzungo gazte guztiyantzako berri ona da. horregatik, nahi dun guztiya gonbidatua do parte hartzea, Kataxuloko pastelan bigarren kandelai denak batea putz itteko ta gaztetxiantzako bakotxak nahi ttun desiuk eskatzeko…

ZORIONAK KATAXULO TA ZORIONAK GAZTE ASANBLADA!

Kaixo mundu!!

Laster zuekin Oiartzungo Kataxulo gaztetxeko informazioa!