Igor Letonari ongietorria egin zaio, gauez eta leku sekretu batean

mondraberri

Barne Sailaren debekuari izkin eginez
Igor Letonari ongietorria egin zaio, gauez eta leku sekretu batean

17 urte etxetik kanpo egin ditu arrasatearrak. Bere 100 herrikidek ongietorria egin diote.

Gasteizko Gobernuko Barne Sailak atzo jakinarazi zuen debekatu egin zuela Igor Letona Biteri preso politiko ohiari egin beharreko ongietorria.

Arrasatearrak 17 urte egin ditu etxetik kanpo, eta horietatik 7 Estatu frantziarreko hainbat kartzelatan. Espetxealdia bete ondoren, libre geratu zen abuztuaren 11n eta hainbat arrasatearrek harrera egin zioten Igor Letona heldu bezain laster.

Ongietorria gaurko iragarrita zegoen eta, debekuak debeku, azkenean ekitaldia ospatu da gaueko 21:00etatik aurrera, Arrasateko toki sekretu batean. Ekitaldian parte hartu dute 100 herritar inguruk.

Erlazionatutako albisteak:

Bihar askatuko dute Igor Letona preso arrasatearra

Igor Letona preso arrasatearra askatu dute

Herrizaingo Sailak debekatu egin du Igor Letonaren aldeko ekitaldia

Bi aldiz zigortuak

berria.info

Azken hamarkadan okerrera egin dute gaixorik dauden presoen bizi baldintzek, eta horietako batzuk egoera larrian daude

Baldintzapeko askatasuna sistematikoki ukatzen zaiela salatu du Etxerat-ek

Gaixotasun larriak edota sendaezinak dituzten zazpi euskal preso daude gaur egun espetxeraturik. Mikel Ibañez preso elgoibartarra izan da zerrenda horri gehitu zaion azkena. Espainiako Auzitegi Nazionalak hilaren 11n bidali zuen berriro Martuteneko espetxera (Gipuzkoa). Gaixotasun larria du presoak, eta 2008ko ekainean espetxetik atera zen, espetxealdi arindua betetzeko, baina, auzitegi medikuak oinez ibiltzea komeni zitzaiola esan ondotik, espetxeratzeko erabakia hartu du Auzitegi Nazionalak.

Mikel Ibañezen egoera, ordea, ez da isolatua. Minbizia, artrosia, nahasmen psikologikoak, buruko gaixotasunak, diabetesa eta bestelako gaitz larriak dituzten beste sei euskal preso daude kartzelan: Jon Agirre Agiriano, Jose Miguel Etxeandia Meabe, Jose Ramon Foruria Zubialde, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Josu Uribetxebarria eta 1999an atxilotutako gizonezko bat -senideek ez dute haren izena jakinarazi nahi-. Euskal presoei ezartzen zaien espetxe politika gogorrak eragin zuzena du haien osasun egoeran, eta, kasu askotan, kartzelan ez dira haien gaixotasunak zaintzeko baldintza egokiak izaten, Fernando Arburua EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko Osasun koordinatzaileak BERRIAri azaldu dioenez. Haren hitzetan, azken hamarkadan bereziki okerrera egin dute gaixorik dauden euskal presoen bizi baldintzek. Gainerako presoei aitortzen zaizkien eskubideak ukatu egiten dizkiete euskal presoei, eta erabat «utzita» dauzkate. Preso horiek, hortaz, bi zigor pairatzen dituzte: kartzelan daude, eta gaixorik.
osorik irakurri »

Gazte eta errebelde. Italiatik Euskal Herrira, munduari bira!

gara.net

Zuriñe Gojenola, Fermin Martinez eta Artzai Santesteban Erroman kartzelatutako gazte independentistak

Sarri gertatu ohi da Euskal Herrian zein munduko beste leku askotan botere zapaltzailearen kontra eta herriaren alde borrokatu izan diren neska-mutilak sorterritik urrun joatera behartuak izatea. Geuk ere horrelaxe utzi genuen Euskal Herria, geure borroka moduak eta eremuak aldatuko zirela jakinda, baina geunden lekuan geundela, helburu politikoak bere horretan tinko.

Euskal Herriak beti izan ditu hamaikatxo menperatzaile, hamaikatxo handi ustel, euskal lurraldeak bereganatzeko grina eta amorru biziz ahalak eta bi egin dituztenak. Etorri eta eurena lortu gabe joan ere egin dira. Baina bat joan eta beste bat etorri, horixe gure herriaren kondena! Hementxe jarraitzen dugu ba, burugogor, gure izena eta izana berresten, independentista eta sozialista!

Estatu espainola eta frantsesa zoro dabiltza euskal disidentzia politikoari nondik kolpea jo ez dakitela. Euskal Herri gorria amesten duen herritar antolatu oro errepresioaren jo puntuan dago. Jadanik ez dute behar aitzakia moduan antolakunde honek ala besteak armak erabiltzen dituela Estatuak beren kontra egiteko. Boligrafoa eta papera, herri motibazioa zein beste edozein borroka molde errepresio basatiaren jo puntuan dago. Beti jakin duguna orain agerian utzi dute: borroka molde zehatzak bainoago independentzia eta sozialismoa proiektua desagerrarazi nahi dute kosta ahala kosta. Horretarako, momentu bakoitzean gehien komeni zaien norabidean kokatzen dute errepresioa.
osorik irakurri »

AUDIOA | Mattin Troitiño (Etxerat): larunbatean errepideetara.

info7

Etxerat elkarteko eledunak dei egiten du datorren larunbatean Euskal Presoak Euskal Herrira aldarrikatuz errepideetara ateratzera.

ENTZUN HEMEN:

 
 Standard Podcast: Play Now | Play in Popup | Download

ABADIÑO: 6 hilabeteko kartzela zigorra Abañar bati

altzoan

Duela urte t’erdiko manifestazio batengatik 6 hilabeteko kartzela zigorra eta 240 euroko isuna jarri diote Abañar bati.

2009ko otsailaren 14an, Demokrazia3miloi hautagaitzaren ilegalizazioa erantzuteko manifestazioa burutzekoa zen Bilbon. Garzonek berehala salaketa adierazpen hau galarazi zuen eta Aresen poliziak Madrildik jasotako aginduak jarraituz, kalean zegoen pertsona oro sakabanatzen, bultzatzen, jipoitzen eta atxilotzen hasi zen. Ondorioz hainbat zauritu eta 5 atxiloketa eman ziren, atxilotu eta zaurituetako bat Abadiñokoa izan zelarik.

Urte bat eta 5 hilabete beranduago, 2010eko uztailaren 14an, atxilotu hauek Bilboko epaitegian izan dira, fiskaltzak eskatzen zizkieten 4 urteko espetxe zigorrari aurre egiten. Azkenean 6 hilabeteko kartzela zigorra eta 240€ko isunak ezarri dizkiete.

Abadiñoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bere aldetik “Espainiar estatuaren eta bereziki zipaioen errepresio bortitza salatu du” honako arrazoiengatik:

- Helburu politikoen ondorioz manifestazioa galarazteagatik.

- Manifestatzaileen aurka indarkeria erabiltzeagatik, hainbat zauritu eta atxilotu eraginez.

- Abadiñar bat eta beste lau pertsona atxilotu eta salatzeagatik. Errealitatean salatu beharrekoak beraiek zirenean atxilotuei emandako jipoiengatik.

TATek dio torturak bistaratu dituela Ondarruko operazioko auzi medikuaren txostenak

berria.info

Tortura salaketak desager daitezen, inkomunikazioa bukatzeko eskatu dio Rodolfo Aresi Torturaren Aurkako Taldeak

Atxilotuek emandako testigantzek tratu txar fisiko eta psikologikoak islatzen dituzte

«Ertzaintza praktika zaharretara itzuli eta berriz ere hasi da tortura erabiltzen». TAT Torturaren Aurkako Taldeko Ane Ituiño eta Alfonso Zenon abokatuek otsailean egindako salaketak berretsi dituzte, atzo Bilbon egindako agerraldian. Urtarrilean, Ondarroan eta inguruetan egindako polizia operazioan, bederatzi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak. Inkomunikazioa kendu zietenean, jasotako tratu txarrak kontatu zizkieten konfiantzazko abokatuei. Ertzaintzak gazte bizkaitarrak torturatu zituela salatu zuen jendaurrean Alfonso Zenon abokatuak, otsailaren 8ko agerraldian. Oraingoan, baina, salaketa argudiatzeko, Ituiño eta Zenon abokatuek Urtza Alkortaren atxiloketaz Ertzaintzak osaturiko kronologia baliatu dute. «Ertzaintzaren datuek erakusten dute auzitegiko medikuak inkomunikazioaldian lehenago existitzen ez ziren ubeldura eta zerbikaleko min handia aurkitu ziola Alkortari, eta horrek tratu txarrak islatzen ditu. Are gehiago, auzitegiko medikuaren gomendioari muzin eginez, Alkorta ez zuten ospitalera eraman bere aurkako deklarazioa sinatu zuen arte. Bestalde, argazkietan ere Alkorta aurpegia estalita eraman zutela ikus daiteke. Horri sentipenen gabezia deritzo, eta NBEk duen tortura definizioaren barruan ere sartzen da».

«Ares gezurretan ibili da»

Otsaileko tortura salaketei erantzunez, Ares Herrizaingo sailburuak salaketak ukatu eta Zenonen aurkako kereila aurkeztu zuen epaitegian. Bere erabakia argudiatzeko, sailburuak azpimarratu zuen «atxiloaldia zehazturiko auzibide kontrolarekin» igaro zela, besteak beste, bideo grabaketak aipatuz.
osorik irakurri »

Gose greban diren presoak sostengatzeko autobusa antolatu dute

kazeta.info

Frantziar espetxean gose greban diren bost herritarren aldeko sostengu ekimena antolatua izan da larunbat honetarako. Vivonneko espetxera autobusa uztailak 17an, goizeko 7tan, abiatuko da Baionako Mousserolles-etik. Atzo, 40 lagun bildu dira A64ko itzulgunean eginiko elkarretaratzean Mattin Olzomendiren sostenguz.

Joan den maiatzaren 20an Frantziako Poliziak ETAren aurka Baionan burutu zuen operazioan atxilotu zuten Arkaitz Agirregabiria Bilboko euskal presoak abiatu zuen lehenik protesta Bourg-en-Bresseko presondegian.

Mikel Karrera eta Maite Aranalde, egun berean atxilotuak izan ziren eta horiek ere beste euskal presoengandik isolatuak dituztela salatzeko gose greban sartu ziren ondoreni. Karrerak ekainaren 27tik Rennes-Vezineko espetxean dute eta Aranalde uztailaren 2tik Poitiers-Vivonneko presondegian.
osorik irakurri »

Preso Maputxeen gose greba: 2. eguna eta mobilizazioak

indymedia e.h.

Duela bi egun gose greba iraunkorrean ari dira Concepcion eta Temuco-ko 30 bat Preso Politiko Maputxe(PPM). Euren aldarrikapen garrantzitsuena Lege antiterroristaren bertan beheratzea eta komunitate maputxeen desmilitarizazioa. Temuco eta Concepcion-en eman dira jada lehen mobilizazioak eta Italiatik lehenetariko elkartasun internazionalaren komunikatua. Gulumapun bertan maputxe erakunde garrantzitsuenek (Pu Lof Trawun, Cooams) bere aldekotasun eta elkartasuna adierazi diete PPMei. Web maputxeen informazioen laburpena

COOAMNSen kartela

Ikasleen mobilizazioak hasi dira

Conzepzioen mobilizazioak

Temuco mobilizazioak

Txakurrak beti txakur

http://www.kilapan.entodaspartes.net/spip.php?article617
Comunicado público COOAMS, Coordinación de Organizaciones Autónomas mapuche de Santiago
Miércoles 14 de julio de 2010
Comunicado Publico N°1.
A MUJERES Y HOMBRES DEL PUEBLO CHILENO, A ACTIVISTAS DE ORGANIZACIONES Y MOVIMIENTOS SOCIALES, A LAS HERMANAS Y HERMANOS DE LA COMUNIDAD INTERNACIONAL LIBERTARIA
DESDE WALLMAPU
Si los representantes del Gobierno chileno, entre otros, los señores Sebastián Piñera, Rodrigo Hinzpeter e Ignacio Walter, han sido ambiguos y retóricos en relación a sus acciones internacionales, peor se comportan en su propio país y con los pueblos originarios que habitamos Wallmapu?
osorik irakurri »

AUDIOA | Marta Aldanondo (Salhaketa), sobre la situación que se vive en las prisiones

info7

Marta Aldanondo (Salhaketa)

Tras la última muerte de una persona en la prisión de Langraitz, Marta Aldanondo nos comenta la situación que se vive en las prisiones.

ENTZUN HEMEN:

 
 Standard Podcast: Play Now | Play in Popup | Download

Festival de solidaridad con l@s pres@s polític@s vasc@s en Argentina

askapena

Este viernes, 16 de julio, de 18 a 01 hs se celebrará en Buenos Aires (Av. Paseo Colón y Humberto 1º. San Telmo) el festival en solidaridad con el Pueblo Vasco. Los lemas elegidos son dos, por una parte ‘Autodeterminación ya!’ y por otra ‘Libertad a l@s casi 800 pres@s polític@s!’. Esta festival lo ha organizado el grupo de solidaridad Euskal Herriaren Lagunak Argentina junto a Asambleas de Rock y Asambleas del Pueblo.

En esta iniciativa nos podremos encontrar con proyecciones, un buffet y una feria contracultural a las que le pondrán música los siguientes grupos: Los Inmundos, Alquimia, Mala Vida, Los Perdedores y Clan Distorsión.

Gora elkartasun internazionalista!

Anímate y participa!

Bilbo | Espainiar-zale batzuk armak atera eta liskar ugari eragin zituzten igandean

branka

Hainbat lekuko Brankari jakinarazi diotenez igandean kalez jantzitako Espainiako selekzioaren zale armadun batzuk liskar ugari eragin zituztela igandean Bilbon. Bilbotik gora eta behera ibili ziren kotxe bateko gidariak pistola bat atera zuen eta ikurrina zeramaten gazte batzuk apuntatu eta mehatzatu zituen: “correr hijos de puta”. Autoan lau pertsona zeuden. Bilboko beste punta batean beste kotxe batetik bi pertsona atera ziren borra estensiblekin Euskal Herriko selekzioa aldarrikatzen aritzen ziren gazte batzuen kontra. Bietako batek pistola atera zuen. Jarraian Ertzaintzaren furgoneta bat agertu eta Ikurrina zeukatenen aurka oldartu zen. Poliziak oraindik ez du armadun horietako inor atxilotu eta udal agintarien aldetik isiltasuna da nagusi.

Arrasate | Polizia Sanjoanetan

mondraberri


argazki gehiago

POLIZIAK PRESOEN ALDEKO PANKARTA KENDU DU

Polizia autonomikoak Sanjuanetako bigarren egunean pankarta bat kendu zuen Arrano soziedadearen kanpoaldetik.

Pankartan euskal preso politikoei maitasuna agertzen zitzaien (“Maite zaituztegu”) eta euren argazkiak ageri ziren.

¿Manuales para denunciar falsas torturas?

gara.net

Xabier Makazaga Miembro de Torturaren Aurkako Taldea

En la sentencia de la Audiencia Nacional que impuso condenas de miles de años de cárcel por el atentado de la T4 de Barajas, los jueces desacreditaron las denuncias de torturas con dos razones que voy a mostrar son absolutamente falsas: el contenido del manual de ETA «Atxiloketari aurre eginez» y el de una carta a todas luces manipulada de un dirigente de la misma organización. Razones ambas que los torturadores españoles y sus cómplices comparten con los estadounidenses que también se sirvieron con el mismo objetivo de un manual redactado en árabe conocido como «Manual de Manchester».

En efecto, tanto la Casa Blanca como el Pentágono y el Departamento de Estado repitieron sin cesar (sobre todo, durante los peores momentos del escándalo de las torturas en Abu Ghraib y Guantánamo) la alegación estándar de que «es importante tener en cuenta que los manuales de entrenamiento de Al Qaeda enfatizan la táctica de hacer falsas alegaciones de abuso». Sin embargo, el único ejemplo concreto que hayan mencionado nunca han sido un par de frases del último capítulo del «Manual de Manchester», el 18, titulado «Prisiones y centros de detención» que habla del comportamiento que deben mantener una vez encarcelados, y apenas trata el tema de la tortura.

El que sí lo hace muy ampliamente (14 páginas) es el capítulo anterior, el 17, que se titula «Métodos de tortura», y cuyo contenido es esencial para poder interpretar en su verdadero contexto las escuetas referencias a la tortura contenidas en el siguiente. Precisamente por ello fue inaccesible en la red durante muchos años, para que los ciudadanos conocieran de ese manual únicamente lo que a las autoridades les interesaba, y aceptaran así la interpretación descaradamente manipulada que les interesaba dar a éstas, según la cual los miembros de Al Qaeda son instruidos para denunciar falsas torturas.
osorik irakurri »

BIDEOA | Pili eta Fontsoren heriotzak 20 urte. Sakabanaketa politika.

aiaraldea.com

Aiaraldea TB orrian ikusteko sakatu HEMEN

1990eko uztailaren 1ean Pili Arzuaga eta Fontso Isasi auto istripuan hil ziren Ourensen preso zeukaten Maribi Ramila laudiarra bisitatzera zihoazenean. Sakabanaketaren ondorioz hil ziren lehen pertsonak izan ziren laudiar hauek.Gertakizun beltz horien 20. urteurrenean, euren memoria gorde eta gaur egun indarrean dagoen sakabanaketa politikaren berri jaso nahi izan dugu erreportaje honen bidez

«Garratz» Zabarte Arregi Euskal preso politikoa Bihotz-bihotzez

gara.net

Jaenetik, «tierra de olivos y aceituneros altivos», ziega bero eta ilun honetatik nire eskerrik beroena egoera latz eta gogor honetan nire ondoan eta familiaren ondoan izan zareten guztioi.

Eskerrik asko Joxepari Arrasaten egindako omenaldian izan zineten guztioi, Jokin, Jon, Amaia, Ines eta abar. Eta eskertu baita zuen bihotzean Joxeparen hutsunea sentitu duzuen guztioi ere.

Zaila egiten zait barruan daukadan sentipenak argitzea eta azaltzea. Askotan ez dugu asmatzen barruko korapiloa askatzen. Agurtu nahi zaituztet, baina, Jon Maiak Joxeparen gorputzaren ondoan botatako bertso honekin:

«Agur eta ohore Joxepa Arregi, Askatasunaren dama, zazpiehun preso seme-alaben duintasunaren ama».

Eta, jakin, datorren uztailaren 11n, eguerdi partean, Joxeparen errautsak aireratuko ditugula Antoboko damaren magalean.

Bihotz-bihotzez, eskerrik asko.

DESAPARICIÓN Y MUERTE DE JON ANZA «Si Alliot-Marie sabe lo ocurrido es grave, y si lo desconoce, lo es más aún»

gara.net


JEAN-PIERRE DUBOIS
PRESIDENTE DE LA LIGA DE DERECHOS HUMANOS

Profesor de Derecho Público en la Universidad de París XI, preside la Liga de Derechos Humanos desde hace cinco años. El veterano organismo de defensa de las libertades lleva meses en contacto con el colectivo Jon Anza. Los numerosos «elementos inexplicables», conocidos a raíz de la aparición del cuerpo del militante vasco en la morgue del hospital Purpan de Toulouse, han hecho que se implique totalmente en el esclarecimiento de lo sucedido.

No acusa a nadie en concreto, pero tampoco se cree «la tesis de la incompetencia».

¿Por qué el interés mediático sobre el caso de Anza ha sido tan escaso en el Estado francés?

Ha habido algunos ecos en la prensa francesa como el del diario «Le Monde», considerado como un diario serio y que publicó, nada menos que en la página tercera, un extenso artículo sobre el caso. Creo que ha habido un interés mediático nada desdeñable pero, claro, la cuestión es que se trata de un asunto muy enmarañado y mientras no hemos tenido los elementos que han trascendido tras identificarse el cuerpo, lo único que se podía decir es que, teniendo en cuenta lo ocurrido años atrás, se trataba de una desaparición preocupante.

No teníamos pruebas formales de una serie de cosas que conocemos ahora, es decir, de todas estas «disfunciones». Hace meses que seguimos el caso y estamos en contacto con los abogados y miembros del colectivo Anza. Ahora que conocemos ciertos elementos como que su pasaporte y las recetas médicas estaban en posesión de la Policía de Toulouse, que cuando falleció existían elementos para poder identificarlo o que los hospitales de la ciudad no fueron contactados por la Fiscalía de Baiona, consideramos que hay razones más que suficientes para no abandonar el caso hasta que se conozca toda la verdad.
osorik irakurri »

Oier Ibarguren Sarasola Euskal preso politikoa | Borrokak egin gaitu, borrokak egingo gaitu

gara.net

Euskal gazteriak beti izan du borrokarako grina, hasi duela 50 urte pasatxo altxatu ziren gazteetatik eta gaurdaino. Beti izan gara ameslari, baina inoiz ez gara ametsetan bizi izan, argi baitugu gure ametsak errealitatetik, errealitate gordinetik, eraikitzen ditugula. Betidanik amestu izan dugu herritar askoz osaturiko herri aske bat eraikiko dugula eta amestu ez ezik, egunez egun berau eraikitzen dihardugu: gune autogestionatuak bultzatuz, Gazte Asanbladen eraldaketarako indarra agerian utziz, ikasle eskubideak aldarrikatuz, parekidetasunaren aldarria ozen entzunaraziz, ofizialtasuna aldarrikatuz, proiektu txikitzaileen aurrean Ama Lurra defendatuz… finean eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikiz, Euskal Herria eraikiz, hain zuzen ere.

Independentzia eta sozialismoa hitz handiak dira egun batetik bestera lortuko direla uste duenarentzat, baina euskal gazteriak aspaldidanik ikusi dugu hau eguneroko borrokaz soilik lortuko dugula eta horretan ari gara.
osorik irakurri »

AUDIOA | Alfonso Zenon, Ertzaintzak galdeketak bideoan grabatu ez zituela

INFO7

Alfonso Zenon (abogado)

El abogado denunciado por Rodolfo ares denuncia la inexistencia de grabaciones en los interrogatorios a los detenidos en Ondarroa.

ENTZUN HEMEN:

 
 Standard Podcast: Play Now | Play in Popup | Download

ZORNOTZA | Baraualdiaren ostean, ‘Gatza’ren aldeko ekimenak

altzoan

Hamar zornotzarrek baraualdia egin zuten joan den asteburuan borrokaldian dagoen EPPKri babesa emateko, estatuen espetxe-politika salatzeko eta herriko presoei elkartasuna helarazteko asmoz. Eta orain ‘Gatza’ren aldeko ekimenek hartuko dute lekukoa.

Baraualdia ostiralean hasi eta igande arratsaldean amaitu zuten. Egun horietan Parot Doktrina zer den, Zornotzako presoen egoera zein den eta EPPKren borrokaldiaren arrazoiak zeintzuk diren azalduz, panfletoak banatzen aritu ziren: dendaz dena, tabernaz taberna, eskuz esku… Larunbat arratsaldean kontzentrazio bat burutu zen eta igande goizean merkatu aurrean pankarta batekin egon ziren, beste batzuek jendearen artean panfletoak banatzen zituzten bitartean.

Baraualdiko lagunak goizetik gauera kalean hara eta hona ibili ziren, ‘Presoen aldeko Baraualdian’ zioten eta presoen argazkiak erakusten zituen kartelak soinean zituztela. Dena ez zen lana izan, eta “poteorako” tarteak ere hartu zituzten: ura edaten zuten, noski.

Gatzaren aldeko ekimenak

Bestalde, Jose Mari Sagardui ‘Gatza’k 30 urte egin ditu preso. 1995. urtetik egon beharko zen aske, baldintzapeko askatasunean, baina preso mantendu zuten. 2009ko abuztuan ezarritako kondena osorik bete zuen, baina Parot Doktrina ezarri eta egun espetxean jarraitzen du. ‘Gatza’ren abokatuak helegitea jarri du eta erantzunaren zain daude, baina ez dute itxaropenik izateko motiborik.
osorik irakurri »

BIDEOA | Gatza, 30 urte kartzelan

youtube

albiste zaharragoak »