GAZTE TA INDEPENDENTISTA:DELITUA
Gazte Mugimendua osatzen dugun eragileek egindako gogoetaz abiatuz, manifestu honen sinatzaileek aurreko asteko operazio polizial/judiziala gogor salatzeaz gain, honakoa adierazi nahi dugu:
- Gazte Mugimenduaren aurkako operazio bezala ulertzen dugu; ikasle mugimenduan, gaztetxe eta gazte asanbladetan, mugimendu feministan, jai herrikoien aldeko mugimenduan, aisialdi alternatibo baten aldeko lanean edota etxebizitza duin baten aldeko dinamiketan lan egiten duten gazteak dira atxilotuak, beraz, ez dugu antolakunde baten kontrako operazio modura ulertzen, baizik eta Euskal Herrirako eredu alternatibo baten alde lan egiten duen Gazte Mugimendu osoaren kontrakoa
- Berriro ere oinarrizko Eskubide Zibil eta Politikoak zanpatuak izan dira. Euskal Herriaren aldeko lanean, proiektu guztiak dira zilegi, independentziaren aldeko lana beraz, ezin da kriminalizatua izan, asko baitdira herri honen askatasunaren alde antolatzen diren gazte anitzak
- Gazteon kontrako erasoaldi jarraiak etetea exigitzen dugu. Gazteok gure proiektuak aurrera eramateko eskubide guztiak bermatuak izan daitezela eskatzen dugu
- Gazteria anitza eta zabala dauka Euskal Herriak, horregatik, batera erantzuteko deia egin nahi dugu. Honekin batera, honako konpromezuak hartzen ditugu:
- Manifestu honi atxikimenduak jasotzeko dinamika abiatu, bakoitzak dauzkan mekanismoak eskura jarriz eta ahalik eta talde edota norbanako gehiagori helduz
- Bakoitzak bere eremutik, egoeraren gaineko gogoeta eta irakurketa plazaratzea
- Gazte Mugimenduaren erantzun bateratua aditzera emango den Prentsaurrean parte hartzea, hurrengo abenduaren 4ean, 12.00tan Donostiako Ibaetako Kanpuseko Aularioan burutuko dena
- Hurrengo abenduaren 5ean Durangon burutuko dugun manifestazio bateratura gazte mugimendua deitu, mugimendu osotu bat bezala erantzuteko deia eginez