![]() |
![]() |
![]() ![]() |
![]() |
|||||
![]() |
..::...:...:...:.:.:::.::... Software librea :: Software asteburu librea
Software librea
gizarteratzea dugu helburu Software librea gizarteratzea
helburu duen ‘software asteburu librea’ antolatu dugu ekainak
16-17-18-an Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bazkaldu ostean, ‘Software librea eta hizkuntza gutxiagotuak’ izenburupean 3 hitzaldi entzuteko aukera izango dugu. 16:30tan Librezale-ko Osoitz-ek gure errealitatean barneratuko gaitu, software libreak euskari eskaintzen dizkion aukerak azalduz. 17:30tan kataluniarren kasua azaltzera Toni Mirabete etorriko zaigu. Irakaslea da eta Catix plataforma librearen sortzailea eta arduraduna da. Eta bukatzeko, 18:30tan, hizlari ezberdinak bilduko dituen mahai-inguru bat prestatu dugu ‘EH librea’ izenpean. Bertan, eta guztion artean, software librearen askatasun filosofia gure bizitzako arlo ezberdinetan zein neurritan aplikatzen dugun aztertuko dugu. Eta egunari bukaera emateko Musikherriako Gaztetxe birari amaiera emango dion kontzertua eskainiko digute Jonu, korumbà eta SKT Sekuentzia taldeek, gaueko 22:00etatik aurrera. Gaztetxean bertan lo egiteko aukera ere egongo da.
Igandeari dagokionean, goizeko ikastaroa multimedia tresnen inguruan izango da, Deustuko Unibertsitateko Mikel Madinaren eskutik. Ikastaroan argazkiak, audioa eta bideoa prozesatzen eta kudeatzen irakatsiko digu. Bazkaldu ostean, eta adin eta baldintza guztietako jendea erakarri asmoz, umeen txoko bat atonduko dugu arratsalde guztirako. Bitartean, 3 hitzaldi izango ditugu. Lehena, 16:30tan, Iñaki Alegriak emango du eta software libreaz eta hezkuntza sistemaz ariko da. Bigarrenean, 17:30tan, Codesyntax enpresako Garikoitz Araolaza eta josu Azpillagak software libreak enpresa munduan bizi duen egoeraz eta irekitzen dituen aukerez hitz egingo digute. Eta azkenik, 18:30tan,
Richard Stallman, GNU poriektuaren sortzaileak eta software librearen
aldeko mugimenduaren erreferente esanguratsuenak ‘'Copyright vs
Comunidad, en la era de las redes de ordenadores' hitzaldia eskainiko
digu. Ekimenaren inguruko argibide orokorrak:
|
|||||||