diskoira logo

Sarrera

Diskoirää 2006ko abenduan sortutako talde bat gara. Kontzertu baten ondoren punkaz hitz egiten ari ginela, a ze gauza arraroa, etorri zitzaigun hardcore doinu zaharrak joko zituen talde bat sortzeko gogoa.

Honela hasi ginen lau gazte zarauztar, Mob 47 eta Kaaos bezalako taldeen bertsioak eta gure lehen abestiak jotzen, eta honela jarraitzen dugu nazka pixkat ematen.

Hardcore punk azkarra eta zikina egiten dugu, konplikazio handirik gabekoa, webgune honetan entzun ahal duzuna, gure lehen ep-ko abestietan. Jaitsi eta zuen mp3-a ipurditik sar dezakezue Diskoirää-k jotzen duen bitaretan (oso gomendagarria).

Gure letretan, irakurri ahalko dituzunak, gure inguruko arazoei buruz hitz egiten dugu, nahiz eta badakigun ez dugula mundua irauli edo salbatuko, baina honek ez gaitu pesimista bihurtuko.

Amaitzeko, esan beharra dugu musika egitea ez dela birtuosoen kontua, ezta letrak egitea ere poetena. Beraz, animatu zaitezte talde bat sortzera, edo musika egin nahi ez baduzue beste mila modutara zuen ideiak zabaltzera. Zuk zeuk egin! Alaken dis punk!

Kontzertuak

Argazkiak

diskoiraa@live diskoiraa@live diskoiraa@live

Letrak

Musika

Bisita liburua

Kontaktua

Diskoiraä
Zarautz, Gipuzkoa, 20800 Euskal Herria