Dirtaa 2007aren bukaeran sortzen dute Putzuzulo Amets Fabrikan ezagututako lau lagunek, musikaren bitartez beraien gogoeta eta sentimentuak zabaldu asmoz. Lehendik ere hainbat taldeetean ibilitako jendea izanik (Erantzun, Mkt edota Kalanbrazo), musikarekiko maitasunak bat egin gintuen, eta proiektu berri honi ilusioz ekin genion. Taldeko lau partaideak Hardcore musikaren eta berekin batera mugitzen duen guztiaren maitale gara. Hots, borroka sozialak, gune askeak, komunikabide libreak... Hardcorea bizitzeko era bat bezala hartzen dugu, borrokan bizitzeko era bat bezala.
Musikari dagokionez, Emocrust-a egiten saiatzen gara. Hau da, hardcore-a baino zerbait pixutxuagoa gitarra tristez eta ahots amorratuez lagunduta. Letrei dagokionez, norabide okerra aspaldi hartu zuen mundu honek, ez digu oso zaila jartzen orri baten gainera gure amorrua jaurtitzerako orduan. Globalizazioa, gartzelak, gizartean dauden baloreak, jerarkiak, sistema autoritarioak (guztiak), borroka sozial ezberdinak... dira gure letren arrazoi.
Gure musika askatasun osoarekin deskargatu, kopiatu eta trukatu dezakezu. Kultura librearen aldeko apustua egiten dugu, eta hau monopolizatu eta beraien poltsikoak betetzen dituzten mixerableak biziki gaitzesten ditugu. SGAE-ri su!!!
Bukatzeko, zure hausnarketak, gogoetak, nahiak, ametsak, etab zabaltzera animatzen zaitugu. Egin musika talde bat, sortu fantzine bat, irrati bat... eduki ezazu ahotsa. Denon artean gauza asko alda ditzakegu!!! Besarkada potolo bat adiskide!!!!

  • 2009-III-13, Ostirala Putzuzulo gaztetxian(Zarautz)

    Dirtaa + Iron Batasuna

  • 2009-II-20, Asteartea Getaiko gaztetxian (Getaia)

    Dirtaa + Kobory + Metralleta + Diskoiraa

  • 2008-XII-19, Ostirala Izar Beltz ateneoan (Bilbo)

    Dirtaa + Karkaba + Sub Rats + Zirriborro

  • 2008-IX-20, Larunbata La Naven (Xixon)

    Dirtaa + Diskoiraa + Gadaņu

  • 2008-IX-19, Ostirala El Cierre-n (Getafe)

    Dirtaa + Diskoiraa + Ebola

  • 2008-VII-23, Asteazkena Putzuzulo gaztetxian(Zarautz)

    Dirtaa + Finisterre

  • 2008-VII-22, Asteartea Orbeko etxean (Laudio)

    Dirtaa + Finisterre + Annunaki revenge

  • 2008-II-16, Larunbata Putzuzulo gaztetxian(Zarautz)

    Dirtaa + Metralleta + Diskoiraa + Primates

Aukeratu kontzertua kartela ikusteko
Dirtaa @ El Cierre(Getafe) Dirtaa @ El Cierre(Getafe) Dirtaa, murra @ El Cierre(Getafe) Dirtaa @ Izarbeltz(Bilbo) Dirtaa @ Izarbeltz(Bilbo) Dirtaa @ Xixon

Oinez ibiltzera makurtu gara

Irudiak dhollenak dira deviantART.cometik hartuta

  1. Bizitzen zabortegiak
  2. Gizadiaren heriotza
  3. Argiak
  4. Lotuta
  5. Kaleak berreskuratu
  6. Bestaldean
  7. Liderrak
  8. Hiltzeko jaio gara

Hire KDa egiteko: Karatulak
Para hacer tu CD: Caratulas
DIY your own CD: Covers