|
-Gara -Berria -Eremulauak -Nontzeberri -Musikale
(Xirika eta Gazte Sarea)
BILDUMA
BILBON ESKURAGAI (2006-V-17) Momentuz
Bilboko alde zaharreko Gatazka Gunea (Likiniano) dendan eta Bilbao
La Viejako Amets tabernan eskura dezakezue bilduma berria 3
euroren truke. Hurrengo asterako Donostia, Iruñea eta
Gasteizera heltzea espero dugu. Informazio guztia nola
eskuratu atalean.
BILDUMAK
ASTEBURU HONETARAKO PREST!
(2006-V-9) Fabrikatik
abisatu digutenez, asteburu honetarako prest egongo dira jada
Mundurat Sarearen bildumak. Beraz, nahi izanez gero jada internet
bidez eska diezagukezue diskoa edo zuen inguruko herriren batean
erosi ahal izango duzue laster. Informazio guztia nola
eskuratu
atalean.
TALDEEN
INFORMAZIOA PREST!
(2006-V-3) Webgune
txiki hau osatzen goaz eta jarri ditugu jada taldeak
atalean bilduman parte hartzen duten talde guztien datuak eta
diskoarentzat utzitako abestien letrak.
BILDUMA
FABRIKAN! (2006-V-2) Gaur
bertan bidali dugu fabrikara bilduma egin diezaguten material
guztia. Dena ondo joanez gero, bi aste barrurako prest egon
beharko luke diskoak. Gutxi falta da! Bildumaren aurrerapen bat
entzun nahi izanez gero, jo ezazue deskargak
atalera.
BILDUMARI
BURUZKO WEBGUNEA (2006-V-1) Laster
kaleratu behar dugun bildumari buruzko informazio guztia
eskuragarri izan dezazuen, www.mundurat.net/bilduma
webgunetxo hau sortu dugu. Bertan topatuko dituzue taldeei buruzko
datuak, bilduma eskuratzeko moduak eta diskoaren zenbait
aurrerapen kantu deskargatzeko.
|