|
AURKEZPENA Mundurat
Sarea zein bertako taldeen musika ezagutarazteko jarri zen martxan
bilduma honen ideia. Orain, pare bat hilabeteko lanaren ostean,
kalean da jada “Musika askea mundurat!” bilduma
Musikherria herri disketxearen laguntzari esker. Disko honetan,
Mundurat Sareko partaide diren 22 talderen abestiak topa
ditzakezue eta zenbait lagunen elkarlanaz sortutako bertso-hop
estiloko aurkezpena eta software librearen aldeko ereserkiaren
bertsioa.
MUSIKA
ASKEA MUNDURAT! (MH016) 01
Musika askea mundurat! Mundurat
Konexioa 02 Manipulazioa
Dubet 03
Hitza eman Khous 04
Hitz zertzeladak Ezein 05
Sofá de Leia Maz Mon Kis 06
Kaketan Kasu! 07
Shit TV Lukas Prest! 08
Zureak dira
SKT Sekuentzia 09
Dirty fucking world Golpe de
Estado 10 Stop
AHT! Sarkor 11
Lanaren lana
Pariak Bai 12
Esaidazu Erantzun 13
Beste mundu bat Oliba Gorriak 14
Esanahia (politiKKri RMX)
Korumbà 15
Trankilamente eskribo Gaizka 16
Etxean arrotz Mendeku Itxua 17
Aginte bossa Stockholm
S 18
Bake amets Zülo 19
Leningrado Mossin Nagant 20
Agintearen kale ilunetan
Harrika 21
(...) Nun 22
Lau bide Ozen 23
Gorrotoz bustiak
Akatu 24 Free
software song Mundurat Konexioa
ZERTARAKO
BILDUMA HAU? Mundurat
Sarea zein bertako taldeen musika ezagutarazteko jarri zen martxan
bilduma honen ideia. 2005eko udan izan zen hori, Mundurat Sarearen
lehenengo batzarraren ostean hain zuzen ere; baina diru falta
zela-eta, ideia baztertu behar izan zen. Bestalde, urte bereko
udazkenean eta 2006ko martxoan zenbait kontzertu antolatu genituen
zerbitzari berri bat erosteko dirua bildu asmoz. Kontzertu hauek
izandako arrakastari esker diru dezente lortu genuen eta irabazien
zati bat eskutan duzun bilduma gauzatzeko erabiltzea erabaki
genuen.
ZERGATIK
MUSIKA ASKEA? Mundurat
Sarearen oinarrietako bat lizentzia libreen aldeko apustua da.
Lizentzia hauen bidez, testu, musika, artelan eta abarren
erabilpena erraztu eta bermatzen da gaur egungo jabego pribatuaren
kontzeptua kolokan jarriz.
Beste
alde batetik, bilduma honekin Mundurat Sarearen webgune orokorreko
atal berria aurkeztu nahi da: "Musika askea", hain zuzen
ere. Atal berri honetan, hilero-hilero Mundurat Sareko musika
talderen bati buruzko erreportaia edo elkarrizketa argitaratuko
dugu, Mundurat Sarearen webgune nagusia euren musikaren bozgorailu
bihurtuz.
|