|
2010-(e)ko martxoaren 10-(e)an |
|
Martxoak 28 igandea, arratsaldeko 18.00etan Trainspotting filmea izango da ikusgai gaztetxean. Eskoziar hauen gauz ilun eta umoretsuak ikustea nahi badituzu animatu eta azaldu!!! |
|
|
2010-(e)ko martxoaren 10-(e)an |
|
Martxoak 26 ostiralean gaueko hamarretan metal kontzertuak izango dira gaztetxean. Bertan Mono Kataka eta Dark Code taldeak joko dute |
|
Gehiago...
|
|
|
2010-(e)ko otsailaren 24-(e)an |
|
Martxoak 13 larunbata sagardotegira irteera egingo da gaztetxetik. Sagardotegira joateko tiketak honako tabernatan daude salgai 10 euroren truke: Zuhatz, Txarrantxa, Orkatz, Ihintz, Korrale eta Etxe-Zuri. Izen emateko epea martxoak 9a izango da. Giro jator eta ederra egoten denez, oso ongi pasatuko dugu! |
|
|
2010-(e)ko otsailaren 17-(e)an |
|
Hurrengo ostirala, Otsailak 26, gaueko 22.00etan kontzertua egongo da azpeitiko gaztetxean. Bertan, honako talde hauek entzuteko aukera izango dugu, Legazpiko Sabotaje Cerebral eta Algortako Etsi gabe. Animatu eta azaldu!!!!!  |
|
|
Astelehen karnabal bokallo jana |
|
2010-(e)ko otsailaren 10-(e)an |
|
Otsailak 15 astelehen karnabala, gaztetxean “bokallo jana” egongo da mozorro festari hasiera emateko. Bokadiloa norberak ekarri beharko du baina sagardoa eta postrea Gaztetxeak jarriko ditu. Animatu eta azaldu!!! |
|
|
2010-(e)ko otsailaren 10-(e)an |
|
Otsailak 21 igandea, Noviembre filmea izango da gaztetxean arratsaldeko 6tan. Kale antzerkiaren inguruko filme hau ikustera animatzen zaituztegu, animatu eta azaldu!!!! |
|
|
2010-(e)ko otsailaren 03-(e)an |
|
Otsailak 12 ostirala, gaueko 21:30etan kontzertuak izango dira gaztetxean. Kontzertuak joko dituzten taldeak Doubling Boys, The last Strength, Strikers eta In your face izango dira. Animatu eta azaldu! |
|
|
Oinarrizko soinu teknikari ikastaroa |
|
2010-(e)ko otsailaren 03-(e)an |
|
Kontzertuak sonorizatzeko oinarrizko ikastaroa hastearren dago gaztetxean. Bertan muntaia nola egin, mahaiaren erabilpena, praktikak eta beste hainbat gauza landuko dira. Ikastaro honetan interesatuta zaudeten guztiontzat, Martxoak 4 ostegunean arratsaldeko 7etan bilera izango da eguna zehazteko. |
|
|
2010-(e)ko urtarrilaren 08-(e)an |
|
Urtarrilak 17 Igandea, arratsaldeko 18:30etan "LA HAINE" pelikula ikusteko aukera izango duzue gaztetxean.Pelikula hau Pariseko suburbio marginatuetan kokatzen da, non, bertako hiru gazteen oliziekin dituzten gorabeherak kontatzen diren. |
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 1 - 10 Guztira: 53 |