Jokin Urain: “Espetxean burua ez galtzeko modu bat izan daiteke idaztea”

Uztaila 20, 2010 | Ez dago iruzkinik


Jokin Urain

Elkarrizketa egin diote Jokin Uraini Gara egunkariko “Mugalari” gehigarrian, 2010.07.16ko alean, “Ez dago etxean” liburuaren inguruan, eta oro har kartzelak eta literatura gaiaren inguruan.

Elkarrizketa papereko edizioan bakarrik argitaratu da baina, eta pdf formatuan ekarri dugu hona:

>> Jokin Urain. “Espetxean burua ez galtzeko modu bat izan daiteke idaztea”.pdf

Ipuinekin leihoak irekiz

Uztaila 12, 2010 | Ez dago iruzkinik

berria

Argazkia: Ander Lipus, Xabier Mendiguren, Lierni Altube, Joxe Mari Auzmendi, Miren Gaztañaga eta Urko Redondo, liburua aurkezten.

Joseba Sarrionandiaren mikroipuin sorta berria kaleratu du Hik Hasik, asmo pedagogikoarekin

Kristina Encinar.

Hik Hasi egitasmoak hamabost urtez euskal hezkuntzarako baliabideak sortzeko lanari beste bat gehitu dio. Asmo pedagogiko horren ildoari jarraitzen dio argitaratu berri duen lanak: Joseba Sarrionandiaren (Iurreta, 1958) azken lana, Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako, 133 mikroipuinez eta 122 marrazkiz osatutako bilduma. Horri loturik, gida didaktiko bat ere egin dute, baina edonorentzat izan daitezke baliagarriak ipuin guztiak.

Ipuin bilduma bat egin nahi izan dute, betidanik ipuinek «gizakion ahozko ondarearen transmisioan izan duten pisuagatik». Eta Joseba Sarrionandia aukeratu zuten. «Beti iruditu zaigulako Sarrionandiaren literaturaren munduak, zeina metafora eta irudi paradoxikoz betea baita, parada ematen zuela ipuinak eskoletan, etxean eta aisialdian landuak izan zitezen», dio Hik Hasiko Joxe Mari Auzmendik.

Joseba Sarrionandiak Hik Hasiri adierazi zionez, «ipuin bat asmatzea errealitateari harresian leiho bat zabaltzea da, bestaldean topatuko denaz jabetu gabe oraindik, zalantzaz, beldur apur batekin».

Ipuinak etika, filosofia eta antzeko gizarte gaien eztabaida sortzeko «aproposak» dira. «Norberak duen izatea eta espiritu kritikoa garatzeko aukera ematen dute, dogmaren kontra bakoitzak errealitatea interpretatzeko askatasuna izan dezan», dio Azurmendik.

Liburuak sarrera eta hiru atal ditu. Xabier Mendiguren idazlearentzat, Leihoak egiten zituen neskatoa lehen atalean, irudimena da gehien aipatzen den gaia, «fantasia eta surrealismo puntu batekin»; bigarrenean, Biba zorrien izurritea deritzonean, eskola da ardatz, eskolak «gizartearen alegoriatzat, metaforatzat funtzionatzen duelarik»; hirugarren atalak, Unibertsoaren historia eta beste istorio batzuk izenekoak, itxura entziklopediko baten azpian, gai soziologikoagoak lantzen ditu.

Mendigurenen ustez, bi dira liburu honen ardatzak: alde batetik, «Sarrionandiaren lanetan ohikoa den umorea, ironia fina -batzuetan subertsiboa izan daitekeena-, eta paradoxa etengabe agertzea»; bestaldetik, «paradoxak gugan sorrarazitako ezustearen bitartez Sarrionandiak erakusten digula errealitateari modu askotara begira dakiokeela» .

Ilustrazioak Lierni Altube Oñatiko arkitektoak egin ditu. Lehen liburua du hauxe. Batzuetan, marrazkiak kontakizunari laguntzen dio, eta bestetan, irudiak ipuina bera dira.

Lipusen eskutik, antzezlan

Ander Lipus aktore eta zuzendaria buru dutela, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo aktoreek liburuko mikroipuin batzuk eskoletarako antzezlan bihurtuko dituzte. Oraindik ez dakite nolako saioak izango diren, baina udazkenean hasiko dira proiektuaz gogoeta egiten eta hurrengo urterako prest izango dute. Orduan, hainbat eskola aukeratuko dute, eta ondoren, irakaslearekin edukia adostuko. Horrela, ikasleek saioari dagokion ipuina saioaren egunaren aurretik ikasgelan landuko dute. Izan ere, aktore taldea haur eta gaztetxoekin interakzioa lortzen saiatuko da.

>> eitb.com: ‘Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako’, mikroipun sorta
>> AUDIOA. Euskadi Irratia. Arratsaldekoa : Joseba Sarrionandiaren mikroipuinak.mp3
>> diariovasco.com: Irakurlea idazle bihurtzen duten ipuintxoak
>> noticiasdegipuzkoa.com: Mikroipuinen liburu bat kaleratu berri du ‘Sarrik’
>> AUDIOA. HABE : Leioak.mp3

Joseba Sarrionandia / Lierni Altube: “Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako” liburua

Uztaila 1, 2010 | Ez dago iruzkinik

Hik Hasi

“Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako” liburua

Hik Hasik argitaratu berria du, eta datorren astean aurkeztuko du, hausnarketa sustatzeko eta pentsamenduaren autonomia eta ikuspegi kritikoa lantzeko 130 ipuin eta 130 marrazkiz osatutako liburua + lanketarako proposamen didaktikoa.

Eskaintza berezia egingo du harpidedunentzat eta kopuru handia eskatzen dutenentzat.

Joseba Sarrionandiak idatzitako liburuan aurkezten diren ipuinak, nola ez, gozatzeko dira. Imajinazio handia agertzen dute, eta, fantasiaren munduan bidaiatzera eta protagonistaren tokian jartzera gonbidatzen gaituzte.

Idazleak erabiltzen duen hizkuntza poetikoarengatik, ipuin bakoitzean sentiarazten dituen irudi desberdinengatik eta agertzen diren metaforengatik, taldean irakurriz gero, hainbat interpretazio egiteko aukera eskaintzen ditu.

Umorea erabiliz, errealitatea eta absurdoa nahasten ditu autoreak. Ipuin bakoitzean, ezusteak sortzen duen inpaktuak, pentsarazten, eztabaidari bidea ematen eta ondorioak ateratzen lagun dezake.

Ipuin bakoitzak hainbat ikuspegitik begiratzeko aukera eskaintzen duenez, norberak interpretatzea, iritzia aurkeztea, besteak entzutea, arrazoitzea, ideiak defendatzea, adostea… ahalbidetu dezake. Horrekin guztiarekin, pentsamenduaren autonomia eta ikuspegi kritikoa lantzen lagun daitekeela irizten dugu.

Ipuinen lanketak hainbat konpetentzia orokor eta espezifiko lantzeko balio baditu ere, Elkarrekin bizitzen ikasi, Komunikatzen ikasi, eta, batez ere, Izaten ikasi garatzen laguntzeko bereziki baliagarriak direla da gure ustea.

Ipuinak adin jakin bati zuzenduta ez badaude ere, iradokizun gisa, adinka sailkatutako proposamena egiten ausartu gara, inori baliagarri suerta dakiokeelakoan.

>> argia.com: Sarrionandiaren mikroipuinak plazaratu ditu Hik Hasik

Kartzelako literaturaz

Ekaina 13, 2010 | Ez dago iruzkinik

berria.info



Kartzelako literaturaz

Leire Lopez Ziluaga

Jokin Urain ez dago etxean irakurtzen dugu liburuaren azalean. Errealitatea azalean. Jokin Urainek hogei urtetik gora daramatza preso, eta, beraz, ezin da etxean egon. Kartzelan bertan idatzi ditu orain arteko lan guztiak. Bi nobela argitaratu zituen aurrena -Izaina eta Adlotse-, eta kronika nahiz saiakera landu ditu azkeneko hiru liburuetan -Gatibu sortu nintzen, Errotarria eta Ez dago etxean hau-. Hain zuzen ere, 1937 eta 2009. urteen bitarteko kartzelako literaturaz idatzi du aurten kaleratutako liburuan. Horrekin batera, garai berean izandako zenbait ihesaldi eta ihes-saioren kontakizuna ere egin du, kartzelaren egunerokotasunari buruzko oharrekin batera. Baina dena lotuta dago; azken batean, noizbait gauza daitekeen fikzioa da ihesa, eta kartzelako literaturak errealitatearen zati bat erakusten digu, haien egoeraren berri ematen baitute liburuan aztertutako testuen egile gehienek. Fikzioa beharrezkoa dugu edozein errealitate bizitzeko, lau ertzen arteko errealitatea bizitzeko are beharrezkoago izango da.

Bizi duten egoeraren testimonioa ematen dute liburuan aztertzen dituen idazlan gehientsuenek: presoaren bakardadea, urruntasuna, mina, kartzelan bizitako hainbat egoeraren kronika, salaketa… Egileak ez du idazlanon balio literarioa aztertu. Espetxean idatzi diren testuen berri eman digu, testuak sortzeko prozesuari eta testuinguruari buruzko zenbait datu ere, baina ez du epairik eman. Berak oharkabean pasa daitezkeen zenbait lan jarri dizkigu begien aurrean. Ez dakit lan horien maila literarioaz aritzea dagokigun guri. Esango nuke liburura ekarritako testu gehienek balio handiagoa dutela errealitate baten berri ematen dutelako literaturari egiten dioten ekarpenagatik baino. Dena dela, ez da asko esatea, ez baitut uste egile gehienen asmoa maila jasoko literatura egitea zenik. Sarrionandiaren Literatura eta iraultza irakurtzea baino ez dago.

Behin baino gehiagotan agertzen du Urainek kartzelako zenbait bizipen galduko direnaren ardura; inork kontatu ez dituenez, ahaztu eta errealitatetik kanpo geratuko direnaren ardura. Izan ere, fikzioa beharrezkoa baita bizitzeko, baina bizitakoak ere fikzioa behar du batzuetan, han izan ez zirenen gogoan iraungo badu, modu osatu gabean izango bada ere. Kezka hori ere badago liburuan: bizitakoa kontatu arren, idatzitakoaren bidez errealitate osoa esan ezinaren kezka. Transmititzeko zailtasun horri, galdu daitekeen historiari lekua egiteko ahalegina da liburua bera. Ahalegin osatugabea, ezin bestela izan, besteak beste, testuetako asko galdu egin direlako, edo ezin izan dituelako eskuratu.

Ihesen eta ihes-saioen kronikak tartekatu dituela esan dut hasieran. Ihesa ametsa da, literatura da, eta fikzioaren beharra azaltzen digu egileak liburuan ihesari tarte bat egiten dion bakoitzean. Paradoxikoa da errealitate bat gorde nahi izatea etengabe adierazten duen saiakera batean literaturaren behar hori azaltzea behin eta berriro. Edo ez. Ez.

Liburua erreferentzia ona izango da hemendik aurrera kartzelan idatzitako lanen berri izan nahi duenarentzat. Idazlanon kritika nahi duenak bere aldetik egin beharko du lana, liburuak ez baitu horrelakorik eskaintzen, lehenago esan bezala. Pena da aipatzen dituen testu asko galdu izana, edo elkarrekin bilduta ez egotea.

Liburua euskal preso politiko batek idatzitakoa da eta, beraz, ikuspegi jakin bat du kontatzen duena kontatzerakoan. Bati baino gehiagori trabatuko zaizkio esaten dituenetako asko, Uraini berari aztertu dituen zenbait testu trabatu zaizkion bezala. Liburua hartzen duenak badaki nondik idatzita dagoen.

Iñaki Gonzalo “Kitxu”ren nobela berriari buruzko kronika Gara egunkarian

Ekaina 13, 2010 | Ez dago iruzkinik

>> gara.net: Kitxu novela la vida de Alba, la brigadista de Gares ejecutada en El Salvador

La brigadista garestarra Begoña García Arandigoyen, Alba, fue ejecutada extrajudicialmente en El Salvador en 1990. Era una médico de 24 años que militaba en las filas del Frente Farabundo Martí de Liberación Nacional. El escritor Iñaki Gonzalo, Kitxu, ha rescatado del olvido su historia para novelarla en 142 páginas, que van acompañadas de diversa documentación. «¡Cómo no quererte Alba!» es una de las novedades más potentes de la feria del libro de Bilbo.

«Cuando me propusieron escribir la historia de Begoña García Arandigoyen, Alba, pensé que no podría». Así arranca el último libro de Iñaki Gonzalo, Kitxu, escrito en la soledad de la cárcel de Dueñas. El reto no era nada fácil: relatar la vida de Begoña García, una médico garestarra ejecutada de un tiro en la nuca en el Salvador al poco tiempo de haberse enrolado en la guerrilla del FMLN.

Sin embargo, tras dos años de trabajo, de goteo de documentos y vaivén de borradores en las visitas a la cárcel, «¡Cómo no quererte Alba!» se muestra como una de las novedades más llamativas de la feria de Bilbo. La propuesta de Txalaparta es arriesgada. Consiste en un juego entre la biografía y la novela. El propio Kitxu no lo lo tiene claro: «Ésta no es una biografía al uso. Es… ¿cómo definirlo?; ¿una biografía novelada?, ¿una novela biográfica? Es, en todo caso, la historia que hubiera podido ser».

Las vidas de Kitxu y de Alba nunca se cruzaron. Ella perdió la vida en la guerra salvadoreña, defendiendo la causa popular en una columna guerrillera del Ejército Revolucionario del Pueblo, en 1990. Él cayó preso en 1994. Pero, gracias al trabajo de familiares y amigos del autor y la protagonista, se ha conseguido salvar barreras imposibles.

En este libro han tenido una importancia capital los correveidiles, los que han puesto en contacto al autor con los testigos, los que colaron, documento a documento, la historia de Alba en la cárcel de Dueñas. Precisamente hoy, la hermana de Kitxu -que también se llama Begoña- le entregará el último manojo de papeles, esta vez editados y encuadernados, al preso, que acaba de ser trasladado de Palencia a Valladolid, a una cárcel que su hermana describe como «vieja y extraña».

«Tiene muchas ganas de ver el libro -afirma Begoña Gonzalo-. Mañana (por hoy) le llevaremos seis ejemplares, para que los firme y se quede alguno. Es el primer taquito de los 15 que nos han dado». Según explica su hermana, tener el libro por primera vez entre sus manos «le dará la fuerza que necesita». La narración de «¡Cómo no quererte Alba!» se extiende durante 142 páginas, que se acompañan con un prólogo del autor -en el que desnuda todas las limitaciones que ha tenido y cómo las ha ido solventando-, un glosario de términos del castellano de Centroamérica y una serie de documentos (textos extraídos de noticias, comunicados y libros, sobre la historia de Begoña García) que el autor ha querido resaltar.

Kitxu, bilbaíno, ha trabajado novela y poesía durante su estancia en prisión. Es autor del poemario «Hace frío aquí en España» (1998), y los libros «Carta a un fantasma» (1997), «Nadine» 2000, «La barca de Amín» (2002) y «El niño de Magüey» (2006).

Las palabras de la brigadista

Quizá el documento más contundente que esconden los anexos sea el de la propia Alba. Se trata de la transcripción de una cinta enviada a sus padres unos meses antes de ser ejecutada por el Ejército salvadoreño: «El presente no es que sea bonito; es que yo estoy haciéndolo bonito. Simplemente porque eso es lo que yo he decidido. Porque me he entregado en cuerpo y alma a lo que pienso que debo hacer y porque estoy satisfecha con lo que estoy haciendo». En ese testimonio sonoro, una misiva privada enviada a sus padres, Begoña García Arandigoyen se muestra dura y trágicamente premonitoria: «Siempre dije que daría mi vida por un ideal y ahora ha llegado el momento de demostrarlo. (…) Pero es que mi propia vida ha dejado de ser de mi propiedad». Medio año después fue capturada y ejecutada a sangre fría. Recibió seis balazos, resultando fatal el de la nuca. Tenía 24 años y un embarazo de siete meses.

IÑAKI GONZALO

Kitxu es licenciado en Filosofía, Periodismo y Antropología. También se diplomó en Teología. Ha trabajado en Getxo Irratia y en el diario «Egin». En el momento de su detención ejercía como director de Egin Irratia.

BEGOÑA GARCÍA

Alba nace en 1966. Vecina de Gares, estudia Medicina. Decide marcharse a El Salvador como brigadista aun habiendo sacado plaza en el Hospital de Navarra. Es ejecutada extrajudicialmente en 1990.

Alguien debe relevar a Begoña García

Una de las personas que han ejercido un papel esencial en la factura del libro «¡Cómo no quererte Alba!» ha sido Xavier Vélez, concejal de Gares. En el momento de la muerte de Alba, era alcalde y se encargó de la ceremonia de despedida civil a la brigadista. Vélez recuerda que fue la primera vez que se hacía algo así en el pueblo y que «allá nos quedamos llorando todos a moco tendido». El concejal de Gares define a Alba como: «una mujer que decidió darlo todo por una causa justa».

En la despedida en Gares participó Jesús Lezaun, que recordó las palabras del padre de la joven, cuando le dijo a su mujer: «Lloremos; pero tenemos que aceptarlo, porque fuimos nosotros los que le inculcamos esto a Begoña». Otra frase de los padres, remitida a la joven cuando se encontraba en El Salvador -«Queremos que alguien te releve»- fue el detonate para que Kitxu se aventurara con el libro. También a Vélez le han marcado estas palabras, por eso está orgulloso de que la presentación de «¡Cómo no quererte Alba!» en su propio pueblo quede en manos de la Gazte Asanblada de Gares. El acto tendrá lugar el próximo 2 de julio.

BIDEOA | Sautrela: Kartzelako literatura

Ekaina 9, 2010 | Ez dago iruzkinik

eitb / sautrela (I)

eitb / sautrela (II)


Kartzelan ere egiten da literaturaren inguruko erreportajea. Sautrela

AUDIOA | Ez dago etxean: kartzela eta literatura

Ekaina 9, 2010 | Ez dago iruzkinik

Euskadi Irratia

Arantza Iturbek zuzendutako Euskadi Irratiko “Arratsaldean” saioan, Jose Luis Otamendik aurkeztu du Jokin Urainen EZ DAGO KARTZELAN saiakera.

ENTZUN: Ez dago etxean: kartzela eta literatura.mp3 (Iraupena: 27:59).

Josu Landa Literaturian: Ospitalekoak

Ekaina 5, 2010 | Iruzkin 1

2010eko ekainaren 5ean, Larrabetzun, Literaturia 1011 jardunaldietan Mikel Antzaren OSPITALEKOAK nobela aurkeztu zuen Josu Landak

Itxaropenari eginiko harbidea

Ekaina 4, 2010 | Ez dago iruzkinik

berria

Jokin Urain idazle presoak kartzelako literaturaren historia eta sorkuntza lana uztartu ditu ‘Ez dago etxean’ liburuan

Narrazio laburrak dira, eta literatura eta ihes egiteko nahiari buruzko gogoetak dakartza

Gorka Erostarbe

«Ba ote da, izan ere, ihesen baten bila ez dabilenik? Bere baitatik egin nahi du batek ihes, dagoen lekutik besteak, denborari ihes egin nahi dio harakoak. Zinezkoa ezin duenak, balizkoa bilatzen du ihesa… Batzuetan zinezkoak asmatzeko kontatzen ditugu balizkoak, zinezkoak estaltzeko beste batzuetan. Baina kontatu behintzat, edo-nola ere». Ihesaren ametsa eta kontatzeko apeta, bi-biak barrenean, bi-biak motore, nola bizitzarenak hala sorkuntzarenak. Eta, edonola ere, edo ahal bezala, kontatu egin du Jokin Urainek (Mendaro, Gipuzkoa, 1959).

Kontatu egin du. 1986tik Espainiako kartzeletan preso egonik, ihesaren desirak sorturiko gogoetak kontatu ditu. Kartzelan sorturiko literaturaz arduraturik, 1937tik 2009ra bitartean euskal presoek sorturiko literaturaren kontaketa egin du. Bilketa lana eta sorkuntza lana uztarri berean batu ditu. Espetxeko bizimoduak zedarrituriko ihes asmoko literatura ondu du Ez dago etxean liburu berrian (Susa). «Ihesa eta kartzela, espetxea eta literatura, giltzapeko bizimodua. Horiek dira esku artean dituzun testu hauen zutarriak. Eta ihesaldi eta kartzelako literatura modernoa lehenetsi dira, modernotzat hartuz, Espainiako Gerra Zibil garaitik honako euskal presoen historia eta testu produkzioa», dio Urainek berak liburuari sarbidea ematen dion Jalhi hadi kanpora izeneko lehen testu txatalean.

Modu fragmentarioan, zatiz zati, txatalez txatal, 65 orotara, osaturiko lana da. Urainen bosgarren liburua da. Preso egonik liburu gehien argitaratu duen euskal idazlea da. Izaina (Amnistiaren Batzordeak, 1990) eta Adlotse (Txalaparta, 1992) nobelak, Gatibu sortu nintzen kronika liburua (Susa, 2000) eta Errotarria saiakera (Susa, 2006) idatziak zituen aurrez.

Metafora handi baten gisan eraturiko saiakera da Ez dago etxean ere. Idazleak La Moraleja espetxetik (Palentzia, Espainia) zorrotz begiratzen dio munduari: «Oso arrazoiketa gihartsuz emana dago testua. Goi mailako saiakerak bere-berea duen eitea hartzen du», dio Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak. Hark egin ditu editore lanak, eta hark pairatu ditu harreman editorial horren ondorioak, oraingoz preso dagoen idazleari bisita gehiago egiteko baimena debekatu baitiote.

Otamendik argi dauka: «Kartzelako euskal literaturaz idatzi den liburu osatuena da». «Literatura bada errealitatea ezagutzeko eta aztertzeko tresna ederzalea. Eta, jakina, beste aukera askoren artean, bizitzaren eta errealitatearen muin-muinera iristeko bidea ematen digu, baina, aldi berean, zenbait errealitatetatik alde egiteko modua eskaintzen du. Ondo ulertu behar da hori. Ez baita ebasio literatura, edo literatura eskapista. Horixe da saiakera liburu hau ez dena».

Ebasiorako literatura ez, baina ihesa beti amets. Literaturak, ihesak eta gatibutzako bizimoduak, liburuko hiru ardatz nagusiek, bide ematen diote Jokin Uraini hainbat eta hainbat gogoeta mamitzeko, baina ihesa da, zentzu zabalean, liburuaren akuilu nagusia. Honela dio egileak liburuan: «Ihesa da presoaren ametsa. Hemen gaudenontzat, sinonimo dira itxaropena eta ihesa. Eta idazten duen presoaren itxaropena ere ihesa da. Literatura amaituko balitz, ihesak jarraitu egingo luke. Idaztea itxaropenari letraz letra egiten zaion harbidea da. Liburu honek bereziki horretaz ari nahi izan du, ihesari buruz: egiazko eta alegiazko ihesaldiak, burutuak eta zapuztuak, amestuak eta amesgaiztotuak».

Itxaropenari egiten zaion harbide hori askoren arteko lana da, Otamendiren hitzetan, «bakardadea eta urruntasuna ez baitira bikiak». Ez dago etxean liburua idatzi ahal izateko, jende askoren laguntza izan du Urainek. Senide eta adiskideen laguntza ezinbestekoa izan du liburuan dagoen informazioaren bilketa egiteko, baita preso egondako beste hainbatena eta zenbait idazle adiskiderena ere. Bere galbahetik igarotako gogoetek eta sorkuntza literarioek osatzen dute liburuaren zaina, baina Espainiako gerratik gaurdainoko kartzelako literaturaren entziklopedia txiki bat ere bada, nahiz eta «batere asmo akademikorik gabekoa» izan. Idazle presoen eta preso idazleen lanen berri zehatza dakar, hala aldizkarietan nola genero guztietako liburuetan argitara emandakoaren entziklopedia txiki bat, hain zuzen ere.

Beste idazleen lan horien berri ez du ez generoka ez ordena kronologikoan ematen, sorkuntzarekiko eta barne bulkadarekiko fideltasuna baitu gidari, baina ezin konta ahala erreferentzia eta aipu historiko nahiz garaikide dakartza. Hasi Lauaxeta, Jose Markiegi, Aitzol, Jean Saint-Pierre, Salvador Zapirain, Nemesio Etxaniz, Txomin Garmendia eta gerra garaiko eta gerra osteko enparauen aipamenekin, segi 1960 eta 1970eko hamarkadetako urriagoekin -Gotzon Aleman, Xabier Amuriza, Mario Onaindia, Julen Kaltzada- eta azken 30 urteetan ugaldu diren izenekin amaitu -Sarrionandia, Sarasketa, Izaga, Lopez Riaño…-.

Idazleen aipamenak, gogoetak eta ihesaldien kronikak, nahiz ihesaldi balizkoenak izan, «dena da erreala» liburuan, Otamendik dioenez, baina literaturak badu «akats bat», Otamendiren iritziz. «Nahi duena mamitzeko, edo egia bihurtzeko beti-beti ez dela gai izaten. Literaturaren magiak ere badu bere herrena. Hori ikusteko, liburuaren azalari erreparatzea besterik ez dago». Hanka bat falta duen aulki bat ageri da harresi handi baten aurka. Lander Garrok egina da azaleko argazkia.

Jokin Urainen lan guztia «kezka zibil» batean errotua dagoela uste du Otamendik. «Historia hauek guztiak eta ondare hau guztia berak jaso ezean ahanzturaren ezerezean gal daitezkeela eta, horregatik, nahitaezko lekukoaren lana egiten du egileak, ardura horren jakitun izanik».

Liburuaren helburuetako bat bilketa eta zabaltze lana da, baina sorkuntza lan izateari utzi gabe. «Kartzelako literaturaren historiaren inguruko lan zabala da, baina, era berean, kartzelako literatura lan bikaina ere bada. Egia da literatura, batzuetan, ihes ia-ia perfektua izan daitekeela, baina azken batean literatura besterik ez da. Letrak amets bihurtuak. Urainek ederki zedarritzen du ametsen ahala eta indarra zenbaterainokoa den. Liburuan dio: ‘Ihesa amets, baina gehienetan ametsek egiten dute ihes, goizean esnatzean presoak kartzelan utzita’».

Eta literatura beti izango da garai zailetarako aterpea.

Sarean irakurgarri dago “EZ DAGO ETXEAN”, Jokin Urainen liburu berria

Maiatza 27, 2010 | Ez dago iruzkinik

Ez dago etxean, Jokin Urainen saiakera liburu berria, irakurgarri dago sarean, osorik, susa-literatura webgunean.

Ez dago etxean liburua Jose Luis Otamendik aurkeztuko du ekainaren 3an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Jalgi hadi kanpora

Norenak ziren ikasi aurretik abestu edo lardaskatu ohi genituen Kontrapas eta Sautrela: «Euskara da kanpora eta goazen oro dantzara!».

Geroago, plazara eta dantzara jalgi eta ibili eta apur bat sosegatu ginenean, orduan jakin genuen Bernat Etxeparerenak zirela bertsoak. Laurehun urte pasa lehenago idatziak, gainera. Jakingura pizteko lain bazen!

Baina ez zen dena kanta eta dantza; penak ere bazituen antzinako olerkariak. Tenebrosotzat begiz jota epaitegira dei egin zioten, eta, hara joan zenean xalo-xalo, barrura.

Ia bostehun urte eta, ura bere bidean!

1545ean argitaratuta euskarazko lehen liburua bada Linguae Vasconum Primitiae, kartzelan euskaraz idatzitako lehen bertso sorta da, nik uste, Mosen Bernat Etxepareren kantuia. Ez dakit zenbat denbora egin zuen preso; argiari miraz itxaroteko beste bai dena dela. Hori ematen du behintzat. Itxaronaldi horretan zer egin zuen, zer esan zuen edo leihotik nora begiratzen zuen asmatzea, ezina izango da. Baina ezbairik gabe esango nuke kartzelan zegoen denboran idatzi zuela.

Etxeparerenek, aurrenekoak izateaz gain, itzalpean bere buruari begira jarrita idatzi izanaren merezimendua daukatelakoan nago. Herri bakoitzak dauka bere doinua, bere kantatzeko era, oso litekeena da Etxeparek «Libertatia nola baita gauzetako hobena / Gatibutan egoitia hala pena gaitzena» idatzi zuenean hastea euskaldunok espetxeko literaturaren ondare unibertsalari geure ekarpena egiten.

Ohore zaigu eta gutartzat aldarrikatu nahi dut Etxepare, guztietan aurrena, zeren «bertze jendek uste zuten / ezin eskriba zaiteien» (eta gaur ere hamaikak «estimatze gutitan» daukate), baina ekin egin zion hala ere, espetxean euskaraz idatzi dugunon komunsailean.
Jarraitzen du

Mezu zaharragoak »

Ataramiñe

Ataramiñe euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen sorkuntza lanak sustatu eta argitaratzeaz arduratzen da.
Errepresaliatuen gogoetak, sentimenduak edo bizipenak lau haizetara hedatzea da gure nahia.
Espetxea, erbestea eta deportazioa Euskal Herriari estuki loturik dauden errealitateak dira, zure, gure, haien azaleko zaurietan itsatsirik gelditu direnak.
Murgildu zaitez deportatuaren askatasun hertsian, isolamenduaren gogorrean. Irakurri itzazu eta idatz iezaiezu. Asko daukate esateko eta guk asko aditzeko.

Kontaktua

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Bilatu blog honetan:

Atalak

Admin

Harpidetu

Lizentzia

Creative Commons
lizentzia baten menpe