Abe 04

ABENDUAREN 2KO HERRI GALDEKETAREN BALORAZIOA

Abenduaren 2ko herri galdeketa urriaren hasieran AHTren inguruan martxan jarri genuen prozesuaren barruan kokatzen da eta oso positibotzat baloratzen dugu. Denbora guzti honetan Anoetan horrenbesteko txikizioa eragingo duen proiektuaren afera mahai gaineratzea lortu dugu. Antolatu ditugun ekimenetan herritarren parte hartzea zabala izan da.
Prozesu honetan zehar egin dugun lana, informatzea, herritarren eztabaida piztea eta AHTri buruz egin berri dugun herri galdeketa, proiektu hau bultzatzen duten erakundeek burutu beharrekoa zen, herri honentzat dioten bezain garrantzitsua baldin bada behintzat. Dirudienez herritarrok ez dugu proiektu honen inguruan dugun iritzia emateko eskubiderik, baina bestalde herri galdeketan izan den parte hartzeak argi erakusten digu herritarrek beraien iritzia eman nahi dutela.
Burutu berri dugun herri galdeketan adin eta mota askotako herritarrek hartu dute parte. Hala ere badakigu proiektu honen inguruan iritzia eman nahi zuten guztiak ez zirela etorri bozkatzera, besteak beste azken asteetan eman diren kriminalizazio eta debekuak medio.
Igandean burutu genuen herri galdeketa Anoetako herritarrek inoiz egin duten mobilizaziorik handiena izan da. Argi geratu herritarrak asko kezkatzen dituen gaia dela eta herritarrek beraien iritzia emateko gogoa zutela.
Igandean ez zen ezer amaitu. Proiektu txikitzaile hau geratzearen bidean urrats garrantzitsua izan da baina ez azkena. AHT gelditzeko lanean jarraitu behar da eta igandean herritarrengandik jaso genuen babes zabalak indarrak ematen dizkigu borroka honetan aurrera jarraitzeko. Herritar oro animatzen dugu proiektu honen aurka antolatuko diren ekimenetan parte hartzera, soilik horrela lortuko baitugu proiektu txikitzaile hau geratzea. Honi loturik herritar oro animatzen dugu abenduaren 15ean Arrasaten burutuko den manifestazioan parte hartzera
Bide batez, gogor salatzen dugu herriari iritzia eskatu nahi izateagatik Anoetako udalak jasan duen mehatxua. Honi loturik ezin aipatu gabe utzi PNVren jarrera. Batetik, Ibarretxe herritarrok dugun erabakitze eskubidea Espainian aldarrikatzen ari den bitartean, ez du bermatzen bera agintari den lurraldean herritarrok proiektu baten inguruan iritzia emateko dugun eskubidea. Bestetik, Anoetako PNVk gezurrak medio gaiari garrantzia kendu eta herritarrak engainatzeko egin duen saiakera ere salatzen dugu.
Igandean herritarrengandik jaso genuen iritzia eta lortu ziren emaitzak garrantzitsu deritzogun erakunde publikoetara bideratuko ditugu, batetik Anoetako udalari eta bestetik proiektu hau inposatu nahi duten erakundeei, besteak beste Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako aldundiari,… Garrantzitsua baiteritzogu AHTa inposatu dutenek herritarrok benetan dugun iritziaren berri izatea.

Aza 29

ABENDUAREN 1ean ESKUALDEKO MANIFA ANOETAN

Abenduaren 1 ean, herri galdeketaren bezperan manifa antolatu dugu Anoetan "INPOSAKETARIK EZ!  AHT rik EZ! "lemapean. Manifestaldi hau arratsaldeko 17 etan hasiko Anoetako plazatik eta herriko kaleak zeharkatuko ditu. Segidan ekitaldi bat burutuko da Anoetako plazan eta ondoren erromeria izango da "Urarte" taldearekin. Erromeria ari duen bitartean herriko talogileak ariko dira taloak egiten egiten eta barra txiki bat ere egongo da.

Aste honetan etxez etxe

Aste honetan zehar hainbat herritar etxez etxe dabil igandean bozkatzera joateko deia luzatuz eta EZEZKO botuak banatzen. Esan inor  ez dela ari baiezko  mezuak edota botuak banatzen.

Aza 20

Informazio-kanpaina amaituta, ekin diogu eztabaida-prozesuari

Anoetan martxan jarri dugun prozesua hiru fasetan banatu genuen: lehenik eta behin jendea Abiadura Handiko Trenaren inguruan informatu egin beharra zegoela iruditu zitzaigun eta horretan aritu gara prozesua abian jarri genuenetik orain arte.
Informazio-kanpaina hori amaituta, eztabaida-prozesuari ekin diogu aste honetan. Beraz, horren baitan antolatutako hitzaldi eta mahai-inguruetan AHTren auziaz eztabaidatzeko aukera izango dugu, baita herritarrok ditugun zalantza eta galderak argitzen saiatzeko ere.
Honako hau izango da aste honetako egitaraua:

Astelehena19, 19etan udaletxean:
AHTren aldeko erakundeek proiektua defenditzeko aukera izango dute. Hainbat erakunde gonbidatu ditugu baina badirudi ez dutela etorri nahi hain garrantzitsua omen den proiektua defenditzera.

Asteartea 20, 19etan udaletxean:
AHTren aurkako erakundeek proiektu horren aurkako arrazoiak azalduko dituzte.
Parte-hartzaileak: ELA sindikatua(Ramon Irazu), AHT Gelditu! Elkarlana (Elkarlanako kideren bat) eta AHTren aurkako Asanblada (Urdaxpal Alberdi)

Osteguna 22,19etan udaletxean:
Mahai-ingurua eragile ezberdinen artean. Bertan AHTren inguruan ditugun zalantzak argitzeko eta eztabaidatzeko aukera izango da.
Parte-hartzaileak: LAB sindikatua (Jon Artetxe), EHNE sindikatua (EnekoKarrera), ESK sindikatua (Kepa Olaiz), ARALAR (Dani Maeztu) eta EzkerAbertzalea (Ezker Abertzaleko kideren bat).

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Aza 13

ASTE HONETAN AHT REN INGURUKO ERAKUSKETA ANOETAKO KIROLDEGIAN

Azaroaren 13tik 16 ra AHTren inguruko erakusketa izango da ikusgai Anoetako kiroldegian. Bertan AHTak Anoetan eragingo dituen kalteez gain, beste hainbat proiektu txikitzaileren inguruko informazioa izango da ikusgai, besteak beste, superportua, errauskailua, 2×2 autobidea, Itoitz, …

Bestetik, asteburako hainbat ekintza antolatu ditugu. Informazio gehiagorako begiratu agendaren txokoan.

Aza 07

AHT aren AURKAKO DVDa IKUSGAI ASTE HONETAN



Aste honetan AHT aren aurkako DVD a ikusteko aukera izango da Anoetan.  Anoetarrok prestatu dugun lan honetan AHT ak sortuko dituen kalte orokorrak, Anoetan eragingo dituen kalteak  eta abenduaren 2ko herri galdeketaz hitz egiten da.

Honako emanaldiak izango dira:

       -Asteazkena:

                *19 etan Kuku elkartean

    -Osteguna:

                *19 etan Udaletxean

    -Ostirala

                *18 etan Gaztetxean

                *19 etan Alkartasuna zaharren biltokian

                *22 etan Itzuli tabernan

Emanaldi hauek irekiak izango dira ikusi nahi duen guztiarentzat eta norbaitek  DVD hau erosi nahi izanez gero herriko hainbat denda eta tabernetan salgai ipiniko da. Bestetik DVD a WEB orri honetan jartzen saiatuko gara, denok ikusi ahal izateko. Ea lortzen dugun.

Aza 03

Ekintza ezberdinak eraman ditugu aurrera asteburu honetan

 

Badatoz obrak!

Ostiralean hamar bat "langilek" AHTren obren ondorioak irudikatu zituzten herriko kaleetan. Anoetako San Juan kalean trafiko oztopatu zen, obrak hasten direnean bertako kamioiek kale horretan sortuko duten "kaosa" irudikatuz. Honela, kotxeak geratu eta informazioa banatu zitzaien.

 AHTren aurkako sega eta aizkora desafioa

Larunbatean, berriz, herri-kirol erakustaldi arrakastatsua izan zen. Bertan, giro aparta egon zen eta jende ugarik gozatu zuen ikuskizunaz.

urr 30

Aste honetatan lurjabeak eta 1.sektorea informatuko ditugu

Informazio kanpañaren barruan, aste honetan lurjabeak eta eta 1.sektorea informatuko ditugu. AHTak ekarriko dituen kalteek eragina izango duen gizarteko sektore honetan eta horren berri eman nahi diegu.

Horretarako asteartean, urriak 30, udala lurjabeekin elkartuko da lehen aipaturiko gaiaren inguruan hitzegiteko.

Obrak iada hasita daude leku batzuetan, honantza ere badatoz eta LURJABEAK ORAINDIK INFORMATZEKO DAUDE!!!

Aurretik ere hasiak ginen arren, larunbateko mendi martxa ere baliatu genuen lurjabe eta 1.sektoreari informazioa banatzen eta ekarriko dituen ondorioen berri ematen.

urr 25

Anoetako hainbat eragilek prentsaurrekoa eman dute

Anoetako AHT gelditu! elkarlanak, Gazte Asanbladak, ezker abertzaleak, udalak eta LABek prentsaurreko bat burutu zuten urriaren 25an. Bertan Paulino Luesma, Espainiako gobernuak Euskal Autonomi erkidegoan duen ordezkariak, aurreko astean eginiko adierazpenen gainetik herri galdeketa batean amaituko den prozesua aurrera eramateko konpromisoa berretsi zute.

Osoa irakurri »

urr 24

Anoetan AHT ez!

AHT egitasmo antisozial, antiekologiko, baliabide xahutzailea eta Euskal Herriarentzat guztiz desegokia da. Proiektu hori gauzatuko balitz, inpaktu ekologiko itzela eragiteaz gain, eragin oso bortitza izango luke gizarte ereduan bertan, lurralde egituran eta ekonomian, baita gizarte-kultura arloan ere: Osoa irakurri »