mai 02
10 urte igaro dira Anoetako Gaztetxea sortu zenetik, nahiz eta Asanbladak lehenagotik zuen funtzionamendua. Belaunaldiz-belaunaldi, pausoz-pauso, eskuz-esku, 10 urte dira herria astintzen ari garela, egunero gazteon ametsak landuz. Izandako erasoen gainetik, antolatu eta autogestioa izan dugu ardatz eta beti aurrera jarraitu dugu.
10.urtemuga dela eta gaztetxeko kideok abesti bat egin dugu. Gaztetxera gerturatzen diren guztiek entzun ahal izango dute eta laster bideoklipa interneten izango da nahi duenarantzat.
Urtero gazte belaunaldi berriak elkartzen ari gara eta aurrerantzean ere horrela jarraituko dugu. Hau guztia ospatzeko, abenduaren 13an hasitako bertso-afariaren jarraipena izango dugu, maiatza osoan:
10. urtemugako egitaraua
Maiatzak 2 larunbata
- 12:00tan: Txupinazoa.Presoen argazkiak ezarrikoa dira gaztetxeko paretean
- 14:00tan: Pintxo eta tortila patata lehiaketa
- 16:30tan: Mus txapelketa
- 19:00tan: Poteoa txarangaz alaiturik
- 21:00tan: Afaria
- 23:00tan: Kontzertuak: Hesian+Susa
Maiatzak 6 asteazkena
- 16:00tan: Auzolana: Osintzulotik gaztetxerako erreka garbiketa. Anoetako gazteak ere amalurra zainduz!
Maiatzak 8 ostirala
- 20:30tan: Kultura mexikarreko afaria
- 23:00tan: Kontzertuak: Lirio(méxico)+Akatu
Maiatzak 9 larunbata
- 16:00tan: Musikherriak lagunduta ?copyleft?aren inguru mahai ingurua.
- Ondoren Zaparrada(Zornotza) batukadarekin kalejira poteoa herrian zehar ?nik ere aht geldituko dut?
- 21:00tan: Afaria
- 23:00tan: Kontzertuak gaztetxean Kantaflor eta Funtastic planet
Maiatzak 12 asteartea
- 18:00tan: Anoetako mendizaleen ikusentzunezkoa
Maiatzak 13 asteazkena
- 16:00tan: Auzolana: Osintzulotik gaztetxerako erreka garbiketa
Maiatzak 14 osteguna
- 17:30tan: Haurrentzako tailerrak
Maiatzak 15 ostirala
- 23:00tan: Kontzertuak Kop+Izate
Maiatzak 16 larunbata, GAZTETXEKO BELAUNALDIEN EGUNA
- 12:00tan: Gutunaren irakurketa eta makroargazkia
- 14:00: Generazio guztien bazkaria
- Bazkalondoren, argazki emanaldia
- 18:00: Poteoa herrian zehar txarangarekin
- 21:00:Afaria gaztetxean
- 23:00:Kontzertuak gaztetxean: Deskontrol+Txapel punk
Maiatzak 19 asteartea
Maiatzak 20 asteazkena
- 16:00tan: Auzolana: erreka garbiketa
Maiatzak 21 osteguna
- 17:30tan: Haurrentzako jokuak
Maiatzak 22 ositarala
- 20:00tan: Juan Karlos Ordoñez onologoa
- 21:30tan: Afaria
- 22:30tan : Zine gaua.
El Castigo
pelikula
Maiatzak 23 larunbata
- 10:00tan: Mendi martxa
- 14:00tan: Parrilada gaztetxean sagardo dastaketarekin
- 17:30: Buruhandiak herriko txarangak alaiturik
- 23:00tan kontzertua: Betagarri
Maiatzak 29 ostirala
- 19:30tan: Hileko azken ostiralean preso politikoen aldeko konzentra
- 21:00tan:Bertso Afaria: Sustrai Colina eta Anjel mari Peñagarikano-rekin
Maiatzak 30 larunbata
- 14:00tan: Paellada
- 16:30tan Goitibera lehiaketa
- 19:00tan: Trikipoteoa
- 21:00tan: Afaria
- 23:00tan: Kontzertuak Skasti eta Itziarren Semeak
- Gau osoan zehar txirrisklasa banatuko da
- 4:00tan: Azpiko erropetan lasterketa
Denok gonbidatuta zaudete! Etorrieta parte hartu!!

Abe 05
Gazte asanbladak kontzertua antolatu du abenduaren 6rako.
Bertan Bort eta Irazi taldeek joko dute. Sarrera doan izango da. Kontzertua gaueko 23:00tan izango da
Gonbidapena egiña dago
Aza 02
azaroaren 15ean, larunbata
Ipar Haizea (Zarautz) eta Mendeku Itxua (Usurbil)
Badira aste batzuk Bilboko gazteek, gaztetxe bat okupatzeagatik isun bat jaso zutela. Honela, 40.000 euro inguruko isuna jaso zuten, eta pentsatzekoa den bezala ezinbestekoa dute Euskal Herriko gaztetxe guztien laguntza honelako erasoei aurre egiteko.
Hori dela eta hainbat ekimen burutu dira laguntza hori emateko, besteak beste, gure eskualdeari dagokionez Ibarran Azaroaren 1ean antolatu zuten Okupazioaren Aldeko Eguna. Anoetako Gaztetxeak ere bere babesa adierazi nahi dio, horretarako, azaroaren 15ean, larunbata, antolatu diren kontzertuekin. Bertan Ipar Haizea (Zarautz) eta Mendeku Itxua (Usurbil) izango dira. Ekintza honen bitartez Anoetako Gaztetxeak laguntza hori emateaz gain gazteek pairatzen dituzten eskubide urraketak salatzen dituzte.
KONTZERTURA GONBIDATUTA ZAUDETE!!!
urr 12
Kurtso hasiera lanez gainezka dator Anoetaldean… Gazte egunaren ondotik, aurreko berrian aipatu bezala kilometroen inguruan ere gazteok antolatuko ditugu ekimenak, gaztetxean eta inguruan. Baina ez da bakarra izango aurrera begira, izan ere urriaren 12rako euskal jaia antolatzeko asmotan gabiltza, Anoetako gazteak antolakuntzan buru belarri sarturik gabiltza herritarrekin batera. Aurrera begira egunari buruzko xehetasun gehiago jarriko ditugu txoko honetan
ira 29
Jakiña denez, aurtengo gipuzkoako ikastolen aldeko jaia Iruran da egitekoa urriaren 5ean. Hau dela eta gaztetxeak herri mugimenduarekin batera asteburu osoko egitaraua prestatu du nahi duenarentzat.
Gonbipena egiña dago…urriak 3, 4 eta 5ean…

ira 22
Gazte asanbladako kideak ari gara zenbait kontzertu “lotzen”.
Lehenik eta behin kilometroen inguruan antolatu ditugun kontzertuak ditugu:
- Urriak 3 Ostirala- Lain eta Morau
- Urriak 4 Larunbata- Zaunka eta Sarkor
- Urriak 5 Igandea- In the kitchen, Funtastic Planet eta Nekro
Bestetik honako talde hauekin dago kontaktua egiña:
- Urriak 17 Ostirala- Ezinean
- Urriak 25 Larunbata- Elbereth
- Azaroak 1 Larunbata- Mendeku Itxua
- Abenduak 6- Korumba
Gonbidapena egiña dago!
ira 06
Gipuzkoako ikastolen elkarteak eta Irurako ikastolak elkarlanean antolatzen duten ikastolen aldeko jaiak badator aurten Tolosaldera, Irurara hobeki esateko. Bertako ikastolaren alde dirua lortu asmoz antolatu dute eguna, urriak 5a hain zuzen ere. Egun horretarako gunetxo bat prestatzen ari gara gaztetxean eta bere inguruetan. Izan ere ibilbidea Anoetatik ere igarotzen baita. Bertan zerbitzu ezberdinak eskeiniko ditugularik, edaria, janaria, kontzertuak, poteoa, … Egitaraua prestatzen ari gara herri mugimenduarekin elkarlanean. Besteak beste kontzertuak; Nekro eta In The Kichen taldeekin, triki poteoa, “patxaranga” Zarautz aldetik, dj bag,… egongo dira egunean zehar.
Urriak 5eko egunaz gain, asteburuan ere (urriak 3 eta urriak 4) ekimenak prestatu nahirik gabiltza. Honela ostiral eta larunbat iluntzeetan kontzertuak egingo ditugu; ostiralean Lain eta Morau. Larunbatean berriz beste bi talde izango ditugu Anoetako gaztetxeko oholtza gainean
Informazio zehatzagoa dugun einean berritzen joango gara
Osoa irakurri »
abu 16
Gazte Eguna ospatuko da larunbatean, abuztuak 30, Anoetan. Gazte Asanbladak deialdi berezia egiten dio herriko gazte belaunaldi berriari bertan parte hartzeko. Anima hadi!
Osoa irakurri »