Mundurat.net, Sarea Iraultzen.
05:16
2008eko maiatzak 15
SARRERA <<
Atalak:
-Mundurat
-Proiektuak
-Musika Askea
-Parte Hartu!
Bereziak:

Mundurat Sareko Musika Bilduma

Konponbidea

Proiektu lagunak:

IndyMedia Euskal Herria

Librezale

Glayiu

Gazte Sarea

Gomendatutako Software Librea:

Firefox Euskaraz

Thunderbird Euskaraz

OpenOffice Euskaraz

lateral

Maiatzaren 5ean Mundurat Sarearen aldeko jaialdia izango da Gernikan
2007/04/25 - Mundurat Sarea
2007-05-05 Kontzertua Astran

Datorren maiatzaren 5ean, larunbata, Copyleft Gaua izango da Gernikako Astra gaztetxean Mundurat Sareak antolatuta. Jaialdia 20:30etan hasiko da eta bertan arituko dira Kuenta Atrás (Getxo), Sarkor (Gernika) eta Oliba Gorriak (Markina) copyleft taldeak. Sarrerak 3 euro balioko ditu eta Musika Askea Mundurat! bildumarekin batera 5 euro. Bildutako dirua, Mundurat Sarearen sustengurako bideratuko da.

[info +: Kartela 01]
[info +: Kartela 02]



MUNDURAT SAREAK 5 URTE BETE DITU
2006/10/27 - Mundurat Sarea

Beste urtebetez ere Mundurat Sarea jo ta ke lanean ibili da. Jadanik 5 kandelatxo ditugu itzaltzeko eta hamaika proiektu aurrera eramateko. Ez ditugu ideiak ezertxo ere aldatu, software librean oinarriturik hasi genuen proiektua eta berdin jarraitzen dugu. Edozeinek konproba dezake kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugula, argi utzi dugu beraz lizentzia garestia ekidin daitezkeela. Oraindik ere, software librearen aldeko deia gogoz zabaltzen dugu.

Eta badirudi ideia urrunera iritsi dela. Pixkanaka proiektua handituz joan da eta Euskal Herri osoko talde eta kolektiboen eskaerei erantzuten diegu. Herri mugimenduak entzutetsuak izan diren hainbat proiektutan inplikatu gara, hala nola, Gazte Topagunearen web gunean zein honen berri zuzen-zuzenean emateko martxan jarritako irratian (www.gazte-topagunea.com), Gaztetxe Martxaren jarraipenean (www.gaztetxemartxa.org), martxoan antolatutako Komunikabide Alternatiboen Gazte Topaketetan (www.kontrainformatu.info), Zarautzen antolatutako Software Asteburu Librean (www.mundurat.net/e18), MusikHerria herri disketxean (www.musikherria.org) edo Euskal Herria 2.0 jardunaldietan (www.bipuntuzero.org). Bestalde, UK Berri (www.ukberri.net) edo Librezale (www.librezale.org) bezalako proiektu interesgarri eta garrantzitsuak ere hurreratu zaizkigu azken hilabeteotan. Dena den, ilusioz beteriko lan txikiagoetan ere hartu dugu parte: gaztetxe eta gazte asanbladak, musika taldeak, proiektu komunikatiboak... Guztira, 80 proiektu inguru jarri ditugu martxan.

Aurten, berrikuntza moduan, zerbitzari berri bat prestatzen gabiltza. Egun ditugun proiektua kopuruak gora egin duela-eta, udan ospatutako azken asanbladan beharrezkotzat ikusi genuen makina berri baten erosketa proiektuak eskaintzen dituen kalitatezko zerbitzuak mantentzeko asmoz. Goi mailako prestakuntzaz hornitutako makina berria askoz ere azkarragoa izango da eta honela zerbitzu berriak eskaini ahal izango dira. Gainera, konexio bizkorrago eta egonkorragoa lortzeko helburuz, makina leku berri batera aldatuko dugu. Laster zerbitzari berria prest izango dugulakoan gaude.

Amaitzeko, orain arte bezala lizentzia askeak oinarri hartuta eta autogestioaren bidetik lanean jarraituko dugula berretsi nahi dugu.



Euskal Herriak interneten dituen erronkak aztertuko dituzte EH 2.0 jardunaldietan
2006/09/15 - Mundurat Sarea
Palestina

Artelekun izango dira Euskal Herria 2.0 jardunaldiak irailaren 21ean eta 28an. Lokalizazioa eta internazionalizazioa izango dituzte hizpide, Euskal Herriak interneten dituen erronkak eta proiektu berriak aztertzeko. Besteak beste, Katalunian .cat dominioa onartu izanak euskal komunitate bati nola eragiten dion aztertuko dute.

[info +: Euskal Herria 2.0]



BERRIAK: Indymedia EH
:: 2008-05-15 9:46 ::
:: 2008-05-15 9:44 ::
:: 2008-05-15 7:09 ::
:: 2008-05-15 5:16 ::
:: 2008-05-15 4:40 ::
:: 2008-05-15 4:01 ::
:: 2008-05-15 3:57 ::
:: 2008-05-15 3:53 ::
:: 2008-05-15 3:41 ::
:: 2008-05-15 1:51 ::
:: 2008-05-15 1:48 ::
:: 2008-05-15 0:13 ::
:: 2008-05-14 21:26 ::
:: 2008-05-14 10:20 ::
:: 2008-05-14 8:06 ::
:: 2008-05-14 6:53 ::
:: 2008-05-14 6:39 ::
:: 2008-05-14 6:15 ::
:: 2008-05-14 6:05 ::
:: 2008-05-14 5:02 ::




Licencia de Creative Commons Copyright © 2001-2007 Mundurat :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. Mundurat ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.

logo txikia
 
Mail: info(abildua)mundurat.net | Mundurat Sarea | Euskal Herrian, 2008eko maiatzak 15